EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

21:38

EAE-ko Hauteskundeak 2020

Proposamena

Ingurumenean oinarritutako zerga eredu bat proposatu du EH Bilduk

Erredakzioa

Ingurumenaren errespetuan oinarritutako eredu sozioekonomiko berri baten alde egin du Laura Mintegik.

  • Laura Mintegi.

    Laura Mintegi.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Laura Mintegi EH Bilduko lehendakarigaiak, ingurumenean oinarritutako zerga eredu berri bat egitea proposatu du

Unai Pascual koalizioak aurkeztu duen taldeko Ingurugiro arduraduna eta Laura Mintegi Gasteizen egon dira ingurumenaren inguruko hitzaldi batean.

Ingurumenaren errespetuan oinarritutako eredu sozioekonomiko berri baten alde apustu egin dute, "inoiz baino beharrezkoagoa delako".

Zerga eredu berde berriaz gain, datorren legegintzaldian lurraren eta hirigintzaren legea aldatzea proposatuko dutela esan dute.

Aurreztea oinarritutako eredu energetikoaren eta energia-iturri berriztagarrien alde azaldu dira.

"Ingurumenaren aldetik bidegabekoa eta baliabide naturalen harraparia bilakatu den eredu neoliberalari bidea emateko erabiltzen duten marketin politikoari uko eginez, egiazko goresgarri berde baten apustua egiten dugu", adierazi dute. "Beste hori, marketin politikoa hutsa dena, ekonomia berde kapitalista, hori da PP, PSE eta EAJ-ak defendatzen dutena", argudiatu dute.


Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena