EAE-ko Hauteskundeak 2024 -
ETAren agiria
Gorka Maneirok ETAren 'baldintzarik gabeko' porrota eskatu du
UPyDko lehendakarigaiak alderdi demokratikoei eskatu die ETA garaitzeko lanean jarraitzeko, ezertan amore eman gabe.
Erredakzioa
Gorka Maneiro UPyDko lehendakarigaiak ETAren azken agiria izan du hizpide goizeko prentsaurrekoan. ETAk elkarrizketarako bideak irekitzeko eskatu die Espainiako eta Frantziako Gobernuei, eta, horren aurrean, Maneirok eskaria egin die gainerako alderdi demokratikoei: ETAri irabazteko lanean jarraitzeko, talde armatuak ezarritako baldintzak onartu gabe.
UPyDko legebiltzarkidearen iritziz, "garrantzitsuena ez da ETAk dioena, demokratek elkartuta egiten dutena baizik". "UPyDk ez du inoiz ETAren xantaiaren aurrean amore emango", gaineratu du Maneirok.
ETAren amaieraren harira, berriz, talde armatuarekin adostasunera heltzea baztertu du.