EAE-ko Hauteskundeak 2024 -
Urriak 21
Maneiro: 'Austeritatea izango da nagusi UPyDren hauteskunde kanpainan'
UPyDren hauteskunde kanpainak 180.000 euroko aurrekontua izango du, eta oso gertukoa izango da; horretarako, kaleko ekitaldiak prestatu dituzte eta sare sozialetan duten presentzia handituko dute.
Redacción
Gorka Maneiro UPyD alderdiko lehendakarigaiak urriaren 21eko EAEko hauteskundeei begira bihar hasiko den hauteskunde kanpainaren ildo nagusiak azaldu ditu, gaur goizean, Donostian egin den prentsaurrekoan. "Austeritatea" izango da nagusi alderdiaren hauteskunde kanpainan, gaur egungo krisi ekonomikoak bultzatuta. 180.000 euroko aurrekontua izango du UPyDren hauteskunde kanpainak; "oso baxua, gainerako alderdiekin alderatuta", gaineratu du Gorka Maneirok.
Union, Progreso y Democracia (UPyD) alderdiaren hauteskunde kanpaina "oso gertukoa" izango da, eta, horretarako kaleko ekitaldiak prestatu dituzte eta sare sozialetan duten presentzia handituko dute. Gorka Maneiro eta gainerako hautagaiak Twitter eta Facebook sare sozialetan egongo dira. Halaber, alderdiaren egoitzara datozen jarraitzaileei erantzungo diete, "herritarrekin ahalik eta harreman gehien izateko".
‘Askeak gara’ ("Somos libres") lelopean, hiritar bakoitza noren alde bozkatu nahi duen erabakitzeko askea dela aldarrikatu nahi dute.