EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Rajoyrekin, Madrilen

Basagoitiren ustez, Urkulluk 'bere anaia' Masen bideari jarraituko dio

Presidenteak Basagoiti "egonkortasunaren adibide" dela esan du. "Euskadin, Konstituzioaren eta Gernikako Estatutuaren barnean, legea betetzeko berme bakarra da buruzagi popularra", dio Rajoyk

Basagoiti, Rajoy eta Aguirrerekin batera. Argazkia Efe
Basagoiti, Rajoy eta Aguirrerekin batera. Argazkia Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Basagoiti hurrengo hauteskundeetarako PPko hautagaiak uste du hauteskunde kanpaina "Kataluniako Generalitateak aukeratutako hausturak" baldintzatuko duela, eta, horren harira, Iñigo Urkullu EAJko hautagaiak "bere anaia Artur Masek hartutako bideari" jarraituko diola adierazi du.

Basagoitik Mariano Rajoyrekin batera Madrilen egindako gosari informatibo batean hartu du parte, eta bere alderdia "etsita ez daudenentzat alternatiba bakarra" dela azaldu du. "Indenpendentzia hondamendira eramango gaituen bidea dela uste dutenentzako alternatiba bakarra gara", gaineratu du.

Horrez gain, PSE "lekuz kanpo dagoen alderdia" dela dio: "Ez dauka erantzunik, ez dauka gai garrantzitsuekiko posizio finkorik, ez dauka berezko profilik eta zalantza izugarriak sortzen ditu". Sozialistak "etsita" daudela gaineratu du Basagoitik, eta horrek EAJri eta "bere haustura proiektuari" soilik laguntzen diola nabarmendu du.

"Egonkortasunaren adibide"

Bere aldetik, Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak Basagoiti "egonkortasunaren adibide" dela esan du. Rajoyren arabera, "Euskadin, Konstituzioaren eta Gernikako Estatutuaren barnean, legea betetzeko berme bakarra da buruzagi popularra".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea