EAE-ko Hauteskundeak 2024 -
U-21
Modubar: 'EAJri, PSOEri edo PPri bozkatzea bankuei babesa ematea da'
Raquel Modubar EBren lehendakarigaiak Ezker Batuaren aldeko botoa eskatu du, "herritarrei boterea emateko eta herriarentzat demokrazia berreskuratzeko".
Erredakzioa
Raquel Modubar Ezker Batuaren Bizkaiko zerrendaburuak Bilbon egin duen kanpaina hasierako ekitaldian adierazi duenez, "EAJ, PSOE edo PP alderdiei botoa ematea merkatuak, bankuak, finean, lapurretan ari direnak babestea da".
Jose Navas eta Albas Gutierrez Arabako eta Gipuzkoako zerrendaburuak eta ehunka militante inguruan zituela, egin du Raquel Modubar EBren lehendakarigaiak urriaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpainako hasiera ekitaldia, Bilbon, Moyua Plazan.
Murrizketei aurre egiteko, "ezkerraren aldeko botoa" eskatu du Modubarrek, "demokrazia herriari bueltatzeko".
"Merkatuek agintzen dietena egiteko botoa eskatzen dutenen aurrean, Ezker Batuak botoa eskatzen du desjabetzeak gelditzeko eta lan eta gizarte baldintzak hobetzeko", nabarmendu du Mintegik.