EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

U-21eko eztabaida

Eztabaida bastidore artean

ETBko Maikrux eta Maikarmen "atsuek" eman diete ongietorria lehendakarigaiei Miramonera iritsi direnean.

"Atsuak" eta Iñigo Urkullu. EITB
"Atsuak" eta Iñigo Urkullu. EITB
"Atsuak" eta Iñigo Urkullu. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EITBko Miramoneko egoitzako sarrera jendez gainezka egon da arratsaldeko zazpietatik aurrera; etxeko profesionalak eta beste medioetakoak, EAEko alderdi nagusietako lehendakarigaien eztabaida bakarraren berri emateko zain. Kanpainaren nondik norakoen inguruko elkarrizketak izan dira nagusi hautagaien esperoan.

Lehenak, eta ia aldi berean, Laura Mintegi eta Gorka Maneiro izan dira. Mintegi hiru laguntzailerekin iritsi da eta Maneiro alderdiko prentsako arduradunarekin. Alberto Surio EITBko zuzendari orokorrak hartu ditu erakunde publikoko zuzendaritzako beste kideekin batera.

Lehen sorpresa Miramoneko atea gurutzatu bezain laster etorri da. Maikrux eta Maikarmen "atsuak" eman diete ongietorria, aurrez bizi handiko itxura duen gauari umore puntu bat jarriz. Datorren astean hauteskundeen inguruan emango den saio berezia grabatzeko aprobetxatu dute bi emakume hauek. Mintegik irribarretsu hartu ditu Pello Zabalarekin koalizioan daudela esan dienean.

Bost minutu geroago Antonio Basagoiti PPko hautagaia iritsi da, eta azkena ote zen galdetu du kezkatuta. Iñaki Oyarzabalekin batera iritsi da eta "atsuak" gailetak eskaini dizkiete; "Cuetara dira", zehaztuta.

19:45ean Iñigo Urkulluren txanda izan da. EAJko hautagaia bakarrik sartu da eta zuzendaritzako kideak agurtu ostean, Anjel Alkain eta Iñake Irastorza "atsuekin" egon da. Gorbataren korapiloa nork egiten dion galdetu diote eta Urkulluk "nik neuk" erantzun die. Zorte ona opa ostean, "ni Carlos zalea" naiz esan dio "atsoetako" batek hautagai jeltzalearen irribarrea sorraraziz.

Jose Navas Ezker Batuko hautagaia azken-aurrena iritsi da. Gorka Maneiro agurtu eta Alberto Suriorengana joan dira biak. Hauteskunde-batzordeak azken unean bi hautagai hauek egotearen inguruan hartutako erabakiaz hitz egin dute, izan ere, hasiera batean lau alderdi nagusietako hautagaiak aurreikusi ziren.

Azken orduko aldaketa hau zen hain justu Dani Alvarez Radio Euskadiko kazetariaren kezka nagusia; platoa aldatzearekin batera, azken orduko gidoi aldaketa egin behar izan baita.

Patxi Lopez lehendakari eta PSE-EEko hautagaia izan da azkena, 20:00ak baino minutu batzuk lehenago. Rodolfo Ares PSE-EEren kanpainako buruzagiarekin eta Nagore de los Rios komunikazio laguntzailearekin batera etorri da. Nola ez, "atsuek" indarrak hartzeko gaileta bat eskaini diote. "Bai, bai, gero arte" batekin agurtu da zorte ona opa dioten bitartean.

Hautagai bakoitzak gela bat izan du, beraz, ez da beraien arteko kontakturik egon eztabaida hasi baino lehen, makillaje gelako topo egite zehatzen bat izan ezik. 20:45ean, aurreikusita zegoen bezalaxe, hautagaiak komunikabideen aurrean jarri dira eta irribarretsu, eztabaida hasi baino lehenagoko azken notak prestatzera bueltatu dira aldagelatara.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea