EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

U-21

Hauteskundeen ondorengo balizko itunak

EAJren "militante askok" abertzaleen arteko akordio bat nahi dutela esan dio Mintegik Urkulluri, eta "zuhurtziaz jokatzeko eta itxaropenak ez zapuzteko" eskatu dio ETB-1ko hauteskunde-eztabaidan.

Lehendakariagaiak, ETBko eztabaidan Argazkia: EITB
Lehendakariagaiak, ETBko eztabaidan Argazkia: EITB
Mintegik Urkulluri: Zuen militanteek alderdi abertzaleekin akordioa nahi dute

00:56

M. Beistegi/ I. Gomez

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urriaren 21eko hauteskundeen ondoren gehiengo zabalik gabeko Legebiltzarra irudikatzen dute inkesta guztiek. Hori dela eta, alderdiak hasiak dira, oso ozen ez bada ere, balizko itunen inguruan hitz egiten.

Sei lehendakarigaiak ETB-2ko hauteskunde eztabaida nagusian izan ziren atzo, eta bertan Laura Mintegi EH Bilduko lehendakarigaiak lasaitasun handiz bota zien Iñígo Urkullu  (EAJ) eta Patxi Lopez (PSE) lehendakarigaiei gobernu ituna adostuta zutela. Ez batek ez besteak ez zioten Mintegiri ezer erantzun orduan. Gaur etorri da Patxi Lopezen erantzuna: "EAJ eta PSE-EEren arreko gobernu akordioa adostuta dagoela esatea harrigarria da", adierazi du Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.

Mikel Arana Ezker Anitzako lehendakarigaiak ere PSE-EEk eta EAJk gobernu akordioa itzartuta dutela adierazi du gaur. Haratago joan da Laura Mintegi gaur ETB-1eko bigarren hauteskunde eztabaidan eta Gobernua osatzeko eskaera egin dio nolabait buruzagi jeltzaleari. EAJren militante askok abertzaleen arteko akordio bat nahi dutela esan dio Mintegik Urkulluri, eta horren ildoan, zuhurtziaz jokatzeko eta itxaropenak ez zapuzteko eskatu dio. Gaurkoan, erantzun egin dio Urkulluk: "Lasai, zuhurtziaz jokatuko dugu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea