EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

U-21

Lehendakarigaiek senitartekoekin igaro dute hausnarketa eguna

Hauteskunde-kanpaina amaitu ostean, euskal alderdiko buruek aisialdiko jarduerak egiteko aprobetxatuko dute gaurko eguna, mendira joateko eta lagunekin lotzeko, besteak beste.

Lehendakarigaiak familiarekin izango dira gogoeta egunean. Argazkia: EITB
Lehendakarigaiak familiarekin izango dira gogoeta egunean. Argazkia: EITB
Zer egiten dute hautagaiek hausnarketa egunean?

01:17

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igande honetan izango diren hauteskunde autonomikoen atarian, lehendakarigaiek familiarekin igaro dute larunbata, haunarketa eguna, tartean, aisialdiko jarduerak egiteko: mendira joateko, lagunekin lotzeko, futbolean jokatzeko eta motorrean ibiltzeko, besteak beste.

EAJ

Eguraldiak lagunduta, mendira joan da Iñigo Urkullu EAJko lehendakarigaia. Ondoren, erantzun gabe dituen mezu elektronikoekin aritu da, eta familiarekin izan da etxean.

PSE

Patxi Lopez PSEko lehendakarigaia Begoña Gil emaztearekin Bilbotik paseo bat ematera joan da. Halaber, bien amei bisita egin diete eta hainbat liburu erosi eta erosketak egin ditu. Arratsaldean, etxean izan da.

PP

Antonio Basagoiti PPko lehendakarigaia goiz esnatu da gaur emaztearekin eta alabekin goiza igarotzeko. Eguerdian familiarekin eta lagunekin bazkaldu du eta motorrean ibiltzeko aprobetxatu du arratsaldea.

EH BILDU

Laura Mintegi EH Bilduko lehendakarigaia etxeko lanak egin ditu gaur. Halaber, lagunekin lotu da eta hainbat liburu irakurtzen etxean igaro du arratsaldea.

UPYD

Gorka Maneiro UPyDko lehendakarigaia Donostian izango da, Aranako auzoan lagunekin kafe bat hartzen. Ondoren, bazkarirako elkarte batean lotuko da lagunekin.

EZKER ANITZA

Mikel Arana Ezker Anitzako lehendakarigaiak futbolean jokatu du larunbat honetan alderdiko gazteriarekin.

EZKER BATUA

Raquel Modubar Ezker Batuako lehendakarigaiarentzat, atsedena hartzeko unea izan da. Horrela, berandu arte egin du lo eta bikotekidearekin eta bere bi alabekin igaro du eguna. Erosketak egin ditu eta arratsalde aldera, familiarekin paseo bat eman du Santurtzin.

Igande honetako hauteskundeetan, Patxi Lopezek, Antonio Basagoitik eta Mikel Aranak Bilbon bozkatuko dute; Laura Mintegik, berriz, Getxon emango du boza; Iñigo Urkulluk, Durangon; Gorka Maneirok, Donostian; eta Raquel Modubarrek, ordea, Santurtzin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea