EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

19:48

EAE-ko Hauteskundeak 2020

Hauteslekuetako inkesta

EAJ (26) eta EH Bildu (25), parez pare

Iker Gonzalez

Bestalde, Ipsos enpresak EITBrentzat egindako inkestaren arabera, PSE-EEk 14 eta PPk 10 ordezkari lortuko dituzte Legebiltzarrean; zalantzan dagoen eserleku bakarra, UPyD eta Ezker Anitzaren artean.

00:56
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Tarte estua izango da EAJren eta EH Bilduren artean 2012 euskal hauteskundeen emaitzetan, Ipsos enpresak  EITBrentzat egindako inkestaren arabera. Hain zuzen, EAJk 26 (24-27) eta EH Bilduk 25 (23-26) eserleku lortuko dituzte. 2009an, 30 lortu zituen EAJk eta EH Bildu ez zen hauteskundeetara aurkeztu.

EAJ izango da, hortaz, alderdirik bozkatuena 24-27 eslerleku lortuta. EH Bildu, halaber, indartsu sartuko da Eusko Legebiltzarrean, bigarren alderdirik bozkatuena izango baita, beti ere Ipsosek EITBrentzat egindako inkestaren arabera.

Bestalde, PSE-EEk Legebiltzarreko hirugarren indar politikoa izango da, 13-15 ordezkarirekin (25 aurreko hauteskundeetan), eta PPk (9-11) laugarrena, 10 legebiltzarkiderekin, hiru eserleku inguruko ezberdintasunarekin, 2009 hauteskundeekin alderatuta.

Aipatutako inkestan agertzen denez, UPyDk eta Ezker Anitzak eserleku bat lortzeko aukera izango dute, inkestak 0-1 eserleku ematen baitie.

Lurraldeka

Bizkaia:
EAJk irabaziko du Bizkaian bozen % 36,9 eta 10-11 ordezkari lortuta; bigarrena EH Bildu koalizoa izango da, bozen % 25,2 eta 6-7 legebiltzarkiderekin.

PSE-EEk bozen % 17,1 irabaziko ditu (4-5) eta PPk (2-3). Ezker Anitzak zalantzan dauka lurralde bizkaitarreko azken eserlekua.

Gipuzkoa:
Gipuzkoan, EH Bildu izango da alderdirik bozkatuena, eta 10-11 ordezkari egokituko zaizkio. EAJk gertutik jarraituko dio, 8-9rekin.

PSE-EEk 4-5 legebiltzarkide izango ditu, Ipsosen inkestan azaltzen denez. PPk 2 lortuko ditu eta baliteke Ezker Anitzak eserleku bat lortzea.

Araba:
EAJ Araban ere izango da garaile, 7-8 legebiltzarkide eman dizkiete herritarrek. Arabarrek 6-7 eserleku emango dizkiete EH Bilduri eta 5-6 PPri.

Azkenik, PSE-EEk 5-6 ordezkari izango ditu; Ezker Anitzak eta UPyDk, Legebiltzarrean orotara bezala, eserleku bat daukate dantzan.

 

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena