EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

U-21

Horrela eman dugu hauteskunde egunaren berri eitb.com-en

Jarrai ezazu hauteskunde gauaren bilakaera zuzenean

Hauteskundeak Euskadin. EFE
Hauteskundeak Euskadin
Hauteskundeak Euskadin. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

19:30: Parte-hartzea  % 57,73koa izan da, 2009an baino % 0,59 gutxiago.

18:00: 17:00ak arte jasotako datuen arabera, parte-hartzea % 47,2koa izan da (% 1,6 gutxiago). jaitsi da. Lurraldeei dagokionez, Araban % 45k eman du botoa (% 2,08 gutxiago), Bizkaian % 49,9 (% 3 gutxiago), eta % 47 Gipuzkoan (% 0,93 gehiago).

13:00etan: Raul Fernandez Herrizaingo sailburuordeak jakitera eman duenez, 12:00ak arte jasotako datuen arabera, 2012ko hauteskunde autonomikoetan, hautesleen % 14,77k bozkatu du dagoeneko. 2009ko hauteskundeekin alderatuta, hautesleriaren parte-hartzea % 2,37 jaitsi da.

Lurraldeei dagokionez, Araban % 14,2k eman du botoa (% 0,7 gutxiago), Bizkaian % 13,9 (% 2,6 gutxiago), eta % 16,4 Gipuzkoan (% 2,8 gutxiago). Parte-hartzearen murrizketaren balizko arrazoiak "eguraldiarekin lotutakoak" izan daitezkeela aipatu du sailburuordeak.

12:30ean: 30 minutu barru Raul Fernandez Herrizaingo sailburuordeak agerrialdia egingo du parte-hartzearen inguruko lehenengo datuak eskaintzeko.

11:30ean: Mikel Arana Ezker Anitza-IUko lehendakarigaiak Bilboko hautesleku batean bozkatu du. "Etsipenaren edo asaldatzearen artean erabakitzeko unea da", adierazi du.

10:05ean: Patxi Lopez PSEko lehendakarigaia Bilboko Iruarteta ikastetxean izan da botoa ematen. ETAko presoen aldeko kartelak zeramatzatzen sei lagunak Lopezen bozketa oztopatzen saiatu dira. Tentsioz beteriko unea izan ostean, sozialistak botoa eman du.

"Askatasunean egiten diren lehenengo hauteskunde autonomikoak dira eta askok ez dira honetaz ohartu", adierazi du Lopezek botoa eman ostean. "Beharrezkoa da intolerantzia esparruekin amaitzea", ondorioztatu du.

10:00etan: Raquel Modubar Ezker Batua-Berdeak alderdiko Bizkaiko zerrendaburuak Santurtziko ikastetxe batean eman du botoa. Ondoren, Modubarrek hauteskundeetan parte hartzera animatu du, "gizarte orekatuagoa eta zuzenagoa lortzeko".

Raul Fernandez Herrizaingo sailburuordeak Gasteizen izandako prentsaurrekoan azaldu duenez, hauteslekuen irekieran ez da aparteko gertaerarik jazo. Hala ere, Hegoalde, Abetxuko, Gamarra Nagusia eta Zalduendoko hauteslekuetatik Bilduren aldeko hainbat kartel kendu dituztela adierazi du.

09:30ean: Gorka Maneiro UPyDko lehendakarigaia Donostiako Amara Berri hauteslekuan izan da boza ematen. Maneirok esan duenez, "aske garela eta etorkizuna gure eskuetan dagoela azpimarratu nahi du gaur UPyDk".

Halaber, Aitor Urresti EQUO Berdeak Euskal Ekologistak alderdiko lehendakarigaia Miribillako Ikastetxean izan da. Urrestik 30 urteko marokoarri eman dio boza emateko eskubidea. Ekintza honekin Euskadin bizi diren eta lan egiten duten baina bozkatzeko eskubiderik ez duten hainbat lagunen "egoera baztertzailea" salatu nahi izan du EQUOk.

09:20ean: Laura Mintegi EH Bilduko lehendakarigaiak Algortako Julio Caro Baroja Institutuan (Getxo, Bizkaian) bozkatu du. Koalizio abertzaleko buruak esan duenez, "euskal politikaren sentsibilitatearen benetako irudia izango dugu lehen aldiz ikusgai".

09:15ean: Iñigo Urkullu EAJko lehendakarigaia Durangon izan da boza ematen. Jeltzaleak adierazi duenez, "Euskadik garai berria du aurrean, guztion artean aprobetxatu beharreko aukera historikoa izan beharko dena".

09:10ean: Antonio Basagoiti PPko lehendakarigaiak botoa eman du Bilboko ikastetxe batean. Basagoitik bozkatzeko deia egin du, "Euskadiko eta Espainiako etorkizuna erabakitzeko". "Bozari esker gauzak hobera egin dezakete, behintzat ez okerrera", azpimarratu du.

09:05ean: Hainbat lagunek boza eman dute dagoeneko.

10:00etan Raul Fernandez Herrizaingo sailburuordeak prentsaurrekoa eskainiko du Gasteizen, hauteslekuen irekieran balizko jazoereren berri emateko.

09:00etan: 2.778 mahai osatu ostean, boza emateko 758 hauteslekuek ateak ireki dituzte. Ertzaintzak esan duenez, momentuz ez da aparteko jazoerarik izan.

Hauteskundeak, zenbakitan

Euskadiko hauteskunde autonomikoetan 1.775.336 hauteslek izango dute boza emateko eskubidea, 2009ko hauteskundeetan baino 670 gutxiago. Legebiltzarreko 75 eserlekuak nortzuk hartuko dituzten erabakiko dute, hiru lurralde istorikoetako 45 hautagaitzen artean.

Lurraldeka, 250.982 arabarrek daukate botoa emateko aukera, 948.409 bizkaitarrek eta 575.935 gipuzkoarrek.

Segurtasuna

Ertzaintzak hauteskundeetako ohiko plana jarriko du martxan, eta, guztira, 5.000 agente jarriko ditu prozesua zaintzen, nahiz eta honako hauteskunde hauetan ETAren mehatzurik egon ez.

Eguraldia: goibel eta euritsu

Hauteskundeen egunerako, eguraldi hodeitsu eta grisa iragarri dute. Euri arina edo moderatua botako du, baina arratsalderako hobera egitea espero da. Euri gehien ekialdean aurreikusi dute eta tenperaturak freskoak izango dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea