EAE-ko Hauteskundeak 2020
Elkarrizketa
Oyarzabal: ‘PPren aurkako kanpaina egin dute, krisia dela eta’
Onintza Aiestaran
'Aurreikus zitekeen, Bilduren agerpenarekin eserlekuak galduko genituela', PPren Euskadiko idazkari nagusiak Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan azpimarratu duenez.
-
Iñaki Oyarzabal PPren Euskadiko idazkari nagusia. Argazkia: EFE
Iñaki Oyarzabal PPren Euskadiko idazkari nagusiak aitortu duenez alderdiaren egoera zaila zen urriaren 21eko hauteskunde autonomikoei begira: “PPren aurkako kanpaina egin dute, krisi ekonomikoa dela eta.” Bestalde, “aurreikus zitekeen eserlekuak galduko genituela, Bilduren agerpenarekin, eta horrela izan da", Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan jakinarazi duenez.
“Zehatz-mehatz aztertu beharko ditugu hauteskundeetako emaitzak”; izan ere, “emaitza hobeak espero genituen, baina espazioari eutsi diogu.”
“Nazionalismoaren eta independentismoaren aurrean maila ematea lortu dugu, emaitzek erakusten dutenez.” "Bien bitartean, PSE-EEk beherakada handia izan du”, azpimarratu du Iñaki Oyarzabalek.
Datorren legegintzaldiari begira, "Alderdi Popularraren ekarpenak moderazioa eta zuhurtzia izango dira, eta bizikidetzako gure esparruaren alde egingo dugu", gaineratu du.