EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak
EAE-ko Hauteskundeak 2020
Elkarrizketa
G. Palacios
Laura Mintegik esan du EH Bilduk izan dituen emaitzak “bikainak” direla, baina, aldi berean, Gipuzkoan botereak koalizio soberanista “gastatu” egin duela aitortu du.
Laura Mintegi EH Bilduko lehendakarigaia. Argazkia: EITB
Informazio gehiago (1)
Laura Mintegi EH Bilduren lehendakarigaiak esan du EAJ “behin-behineko akordioekin” agintzeko “posizio egokian” dagoela eta koalizio soberanistak jeltzaleekin adostasunetara heltzeko prest dagoela berretsi du, “herrialde gehiago egiteko”.
“Prozesu soberanista eta krisiari aurre egitea bateragarriak dira”, adierazi du Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean.
“Herrialde moduan pentsatu behar dugu, bai politikoki baita ekonomikoki ere; ez diogu Madrili begiratu behar, euskal herritarrak babesten ez dituzten neurri onartezinak ezartzen baitituzte han”, erantsi du.
EH Bilduk eserleku gehiago lortzea espero zuen galdetuta, Mintegik nabarmendu du emaitza “bikaina” izan dutela. “Ezker soberanista ez da inoiz horren indartsu egon Legebiltzarrean”, azpimarratu du.
Nolanahi ere, Gipuzkoan botereak koalizio soberanista “gastatu” egin duela onartu du. “Lurralde horretan oposizioko alderdiak presio handia egiten ari dira eta horrek bere eragina dauka”, azaldu du. Ildo horretan, EH Bilduk hausnarketa egingo duela iragarri du: “emaitza positiboak eta negatiboak aztertuko ditugu”.
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2021 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa