EAE-ko Hauteskundeak 2024 -
U-21en ostean
Lopezek agerraldia egingo du asteartean, PSE-EEren jarrera azaltzeko
Alderdiak 2009an jaso zuen babesaren heren bat galdu du hauteskunde hauetan; halere, EAEko hiru lurraldeetako herritarren % 19ren botoak jaso ditu.
Erredakzioa
Patxi Lopez arratsaldeko lehen orduetatik alderdikideekin bildu da, EAEko hauteskundeetako emaitzak aztertzeko. Alderdiak 9 legebiltzarkide galdu ditu.
Lopezez gain, bileran honako hauek izan dira: Rodolfo Ares kanpainako koordinatzailea, Jose Antonio Pastor alderdiaren Euskadiko bozeramailea, Alfonso Gil organizazioko idazkaria eta Jesus Eguiguren alderdiko presidentea.
PSE-EEk babesaren herena galdu du PSE-EEk 2009an Legebiltzarrerako hauteskundeetan jaso zuen babesaren heren bat galdu du hauteskunde hauetan; halere, EAEko hiru lurraldeetako herritarren % 19ren botoak jaso ditu.
Euskadin, PSE-EEk 211.939 boto lortu zituen; hau da, % 19,13. Hirugarren indarra da, EAJren eta EH Bilduren atzetik.
2009an, euskal sozialistek 318.112 boto lortu zituzten, % 30,70, eta 25 legebiltzarkide eman zizkien horrek, atzoko bozketak baino 9 gehiago. 1994tik, hauteskunde autonomikoetan ez zuten horren emaitza txarrik izan.
Aurreko hauteskunde guztietan, PSE-EEren emaitzak % 14 (1980an, lehenengo hauteskundeetan) eta % 30,70 (2009an) artean egon dira; azken horietan, ezker abertzaleak ez zuen parte hartu.
Patxi Lopez lehendakari eta PSE-EEko idazkari nagusiak prentsaurrekoa emango du asteazken honetan, igandeko hauteskundeetako emaitzen egoera aztertzeko eta sozialisten jarrera azaltzeko.