EAE-ko Hauteskundeak 2024 -
Hauteskundeen ostean
Lopezek PSE-EEren buruzagi izaten jarraitu nahi du, Mendiaren arabera
Lehendakariak prentsaurrekoa emango du 17:00etan. Eusko Jaurlaritzaren jarduneko bozeramaileak adierazi duenez, Patxi Lopezek "ez du beste ezer buruan".
Erredakzioa
Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzaren jarduneko bozeramaileak esan du Patxi Lopezek PSE-EEren buruzagi izaten jarraituko duela lehendakari kargua uzten duenean, ez omen du "besterik buruan".
Hori erantzun die Mendiak kazetariei, Lopezen etorkizunaz galdetu diotenean, Gobernu Kontseiluaren ondoren emandako prentsaurrekoan.
Jaurlaritzaren bozeramaileak esan du Patxi Lopezek "euskal sozialisten buruzagi" izaten jarraituko duela lehendakari kargua utzi eta gero. "Ez du beste ezer buruan", berretsi du.
Gaur arratsaldean, 17:00etan, Patxi Lopezek prentsaurrekoa emango du PSE-EEren Bilboko egoitzan hauteskundeetako emaitzak aztertzeko.