EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

16:17

EAE-ko Hauteskundeak 2020

U-21

PPren Arabako legebiltzarkideek postua eskaini diote Mari Mar Blancori

Erredakzioa

Bestalde, Iñaki Oyarzabalek azpimarratu du Antonio Basagoitik presidente izaten jarraituko duela 2015 arte.

01:20
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Iñaki Oyarzabal PPren EAEko idazkari nagusiak jakinarazi du PPrenArabako legebiltzarkide hautatuek eserlekua Mari Mar Blancoren eskuuzteko prest agertu direla. Blanco seigarrena zen Arabako zerrendetan, eta igandeko hauteskundeetan ez zuten nahikoa boto lortu hautatua izateko, baina PPko agintariek uste dute ETAk hildako zinegotziaren arrebak Legebiltzarrean egon behar duela, eta hori dela eta, toki bat egingo diote.

Gasteizko PPren egoitzan emandako prentsaurreko batean Oyarzabalek gogora ekarri duenez, Blanco erreferentzia "garrantzitsua" da euskal popularrentzat, eta Antonio Basagoiti EAEko popularren presidenteak alboan nahi duela azpimarratu du.

Oyarzabalek azaldu duenez, PPk ez zuen espero sei legebiltzarkide baino gutxiago lortzea Araban, izan ere, azkenean seigarren legebiltzarkidea lortzetik "700 botora" geratu dira.

Bost parlamentariak

Arabako bost legebiltzarkide hautatuak Iñaki Oyarzabal bera, Javier Maroto Gasteizko alkatea, Laura Garrido, Carmelo Barrio eta Maria Carmen Lopez de Ocariz dira.

Basagoitiren etorkizuna

Bestalde, PPren idazkari nagusiak argitu du Antonio Basagoitik PPren presidente izaten jarraituko duela 2015 arte, alderdiaren Kongresua egin arte.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena