EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Diru-laguntza

Alderdi politikoek 5,7 milioi euro jasoko dituzte kanpaina ordaintzeko

Legebiltzarrean eserlekuak lortu dituzten alderdiek hauteskunde-kanpainiako gastuak ordaintzeko diru-laguntzak jasoko dituzte. EAJk eta EH Bilduk diru kopuru jasoko dute gehien.

Boto-txartelak ordaintzeko diru-laguntzak jasoko dituzte alderdi politikoek. Argazkia: EFE
Boto-txartelak ordaintzeko diru-laguntzak jasoko dituzte alderdi politikoek. Argazkia: EFE
Boto-txartelak ordaintzeko diru-laguntzak jasoko dituzte alderdi politikoek. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alderdi politikoek 5,7 milioi euro inguru jasoko dituzte haien proiektuen eta lehendakarigaien publizitatea egiteko hauteskunde kanpainiako gastuei aurre egiteko. EAJk eta EH Bilduk diru kopuru jasoko dute gehien, 1,7 milioi eta 1,5 milioi, hurrenez hurren.

Hauteskunde-legearen arabera, hauteskundeetara aurkeztutako alderdiek eta koalizioek boto-txartelak, publizitatea, garraioa, ekitaldientzako lokalen alokairua eta kanpainarako kontratatutako langileen soldatak ordaintzeko diru-laguntza publikoak jasoko dituzte.

Hala ere, Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza lortu duten alderdiek bakarrik jasoko dute diru hori eta horren kopurua, lortutako eserleku kopuruaren araberakoa izango da (eserleku bakoitzeko 26.767 euro).

EAJ eta EH Bildu, diru gehien jasoko dutenak

Gauzak horrela, EAJk 1,7 milioi euro jasoko ditu; EH Bilduk, 1,5 milioi euro; PSEk, 1,3 milioi; eta PPk, 1,1 milioi euro. UPyDk, berriz, 151.559 euro besterik jasoko ditu, Araban lortutako eserleku bakar batengatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea