EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

13:40

EAE-ko Hauteskundeak 2020

EAJ-UPyD bilera

EAJrekin dituen 'desadostasun handiak' egiaztatu ditu Maneirok

Erredakzioa

UPyDren legebiltzarkidea izan da Urkullu lehendakarigaiak sustatutako bilera-sortan parte hartu duen azken ordezkari politikoa.

00:59
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Gorka Maneiro UPyDren legebiltzarkide eta bozeramaileak esan du "desadostasun handiak" dituela EAJrekin, eta hori agerian geratu omen da Urkulluren alderdiarekin Sabin Etxean egindako bileran.

Hiru ordu laurdeneko bileraren ostean Maneirok azaldu duenez, krisitik "elkarrekin eta murrizketa sozialik gabe" atera behar dela helarazi dio Urkullu buru zuen EAJren ordezkari taldeari.

Hori horrela, euskal erakundeen egitura eta Lurralde Historikoen Legea erreformatu "beharra" daudela eta elkarte publikoen kopurua murriztu behar dela adierazi die jeltzaleei.

Bakegintzari dagokionez, Eusko Legebiltzarrean "ETA garaitu" egin dutela eta "irabazleak eta galtzaileak" daudela aldarrikatuko dutela azpimarratu du.

Bestalde, "erabat" errefusatu dute "independentziaren bidea", eta "Euskadiren etorkizuna Espainiaren, Europaren eta euroaren barruan" ikusten dutela adierazi du.

Iñigo Urkulluren balantzea, 16:30ean

UPyDren bilera amaitu eta ordu batzuetara, 16:30ean, Iñigo Urkullu EAJren lehendakarigaiak prentsaurrekoa emango du atzo hasi eta agur amaituko den bilera-sortaren balantzea egiteko.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena