EAE-ko Hauteskundeak 2024 -
Bilera-sorta
PSE-EEk 'konfiantzazko botoa' emango dio EAJri akordioetara iristeko
EAJk bakarrik gobernatuko du PSE-EEren iritziz, baina egoera hori legegintzaldi osoan luzatzea "oso zaila" izango dela uste du.
Erredakzioa
Jose Antonio Pastor PSE-EEren bozeramaileak adierazi duenez, akordioetara iristeko, hasiera batean "konfiantzazko botoa" emango diote EAJri, eta bilera berriak egiteko prest azaldu da. Gobernu formulen inguruan, EAJk bakarrik gobernatuko duela uste du Pastorrek, baina "legegintzaldi osoan egoera horri eustea oso zaila izango da".
Alderdi jeltzalearekin akordioetara iristeko itxaropenak "irekita" daudela esan du, horregatik, "konfiantzazko botoa" emango dio EAJri. Asmoa bilera gehiago egitea dela gaineratu du "egiazko gauza zehatzez hitz egiteko".
Ildo honetan, asteartean izandako bileran soilik "gauza orokorrez" hitz egin zela adierazi du eta EAJk emandako 10 orrialdeko txostenean, bileran hitz egindakoa "pixka bat gehiago" azaltzen dela esan du: arlo ekonomikoaren, bakegintzaren eta autogobernuaren inguruko akordioak.
Bere iritziz, gai bakoitzean hausnarketa gehiago behar da, batik bat arlo ekonomikoan, hori Jaurlaritzaren lehentasuna bada.
PSE-EEk ere EAJri proposamen bat helaraziko diola iragarri du.
Iñigo Urkulluren alderdiaren asmoa bakarrik gobernatzea dela esan du Jose Antonio Pastorrek, "hasieran behintzat", gobernu formulen inguruan hitz egin ere ez delako egin lehen bilera-sortan.