EAE-ko Hauteskundeak 2024 -
Abenduak 12 eta 13
Laura Mintegi ere lehendakarigaia izango da inbestidura saioan
EH Bilduk jakinarazi duenez, helburua ez da EAJri lehendakaritza kentzea, aukera gehiago badirela erakustea baizik.
Erredakzioa
EH Bilduk jakinarazi duenez, Laura Mintegi lehendakari izateko aurkeztuko da abenduaren 12an eta 13an egingo den inbestidura saioan.
Koalizio abertzalearen arabera, helburua ez da EAJri lehendakaritza kentzea, beste aukera bat, "ezkerrekoa eta abertzalea", badela nabarmentzea baino. EH Bilduk aitortu egin du hainbat gaitan talka egiten dutella jeltzaleekin, batez ere, krisi ekonomikoari irtenbidea emateko proposamenei dagokienez.
Abenduaren 12an egingo da inbestidura saioa Eusko Legebiltzarrean, eta, aurreikuspenak betetzen badira, Urkulluk EAJko 27 legebiltzarkideen babesa jasoko du bozketan, eta Laura Mintegik bere alderdikideena (21 boto).
Litekeena da, beraz, lehenengo bozketan bietako inork gehiengo osoa ez lortzea. Hori horrela izanez gero, abenduaren 13an egingo litzateke bigarren bozketa. Orduan, Urkulluk nahikoa izango luke gehiengo sinplea lehendakari izenda dezaten. Lehendakari berriak abenduaren 15ean egingo du karguaren zina Gernikan.