Albisteak -

Europako Parlamentua

Hipotekak erregulatzeko araudia onartu du Europar Batasunak

Europan etxebizitza bat erosterakoan, banketxe edo aurrezki kutxei mailegua eskatzen dieten herritarrak babestea da zuzentarauaren helburua.

Hipotekak erregulatzeko araudia onartu du Europar Batasunak.
Hipotekak erregulatzeko araudia onartu du Europar Batasunak.
Hipotekak erregulatzeko araudia onartu du Europar Batasunak.

Euskadi Irratia / eitb.com

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasunean eskaintzen diren hipotekei zuzenean eragingo dien araudia onartu du Europako Parlamentuak. Urtarrilean onartu zuten zuzentaraua, eta Europan etxebizitza bat erosterakoan banketxe edo aurrezki kutxei mailegua eskatzen dieten herritarrak babestea du helburu.

Araudi berriak informazio publikoa handitu eta bezeroaren babesa indartzen du.

Etxea erosteko hipoteka bat kontratatu beharrean dagoen bezeroari informazio gehiago eman behar zaio: kostua, ordainketa epeak, mailegu pertsonalizatuaren baldintzak, interes tipoak, Urteko Tasa Baliokidea (UTB) eta, batez ere, ordaindu ezina sortuko balitz, bezeroari gertatuko litzaiokeena. Zuzentarauak horren guztiaren inguruko informazio zehatza ematera behartzen ditu bankuak eta aurrezki kutxak.

Orain Europar Batasuneko estatukide bakoitzak bi urteko epea izango du araudi berria euren legedira egokitzeko.

Hipotekei buruzko zuzentarauak dakarren aldaketa nagusietako bat ez ordaintzearen ondorioei buruzkoa da. Bezero batek ezin badu mailegua ordaindu, banketxeak eta bezeroak berak adostuko dute hipotekaren trukean etxea ordainetan ematea, eta estatuek ezingo diote horri aurka egin.

Horrez gain, bankuak kaudimen ikerketa egin beharko du kreditua eman aurretik, eta erraztasunak eman beharko dizkio bezeroari, gehiegizko zorpetzea ekiditeko. Horrez gain, mailegua eskatzerakoan, atzera egiteko eskubidea aitortzen dio bezeroari.

Bestalde, hipoteka zuzentarau berriari esker, maileguak eman ahal izateko, mailegu horrek onartuta egon behar du Estatuan, eta, behin kreditua onartuta, jarraipena egingo zaio Estatutik bertatik. Horren helburua maileguak arduraz ematea eta eroslearen ezagutza eta babesa bermatzea da.

_______________________________

INFORMAZIO GEHIAGO: Europako Hauteskundeei buruzko webgune berezia

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Batasun europarra Europa bideoak Hipotekak Ekonomia berriak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Etxebizitza albisteak