Albisteak -

Europako Parlamentua

Erasmus, europar esperientzia bizitzeko modua

Hego Euskal Herrian 3.079 ikasle dira Erasmusen onuradunak aurten.

Erasmus beka jaso zuten ikasleak. Argazkia: EITB
Erasmus beka jaso zuten ikasleak.
Erasmus beka jaso zuten ikasleak. Argazkia: EITB

Euskadi Irratia / eitb.com

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erasmus programa da europar esperientzia bizitzeko modurik eraginkorrena. 27 urtez, mugikortasun planak unibertsitate ikasketak Europako beste herrialde batean burutzeko aukera eman die milaka ikasleei.

Europar Batasunak 115 euroko diru laguntza ematen die onuradunei hilero, baina beste erakundeetatik ere jaso daiteke dirua.

Sei hamarkadetan Europako erakundeetan hartu diren neurrien artean, Erasmus beka da europar izaera gehien indartu duen proiektua. Onuradunen arabera, programaren alderik onena berea ez den inguru batean bizitzea da.

Bizitzeko beste modu bat lantzeaz gain, ikasteko modua ere aldatu egiten da.

Aurtengo datuei dagokienez, Hego Euskal Herrian 3.079 ikasle dira Erasmusen onuradunak. Iazko datuekin alderatuta, Euskal Autonomia Erkidegoan % 1 egin du gora ikasle kopuruak. Nafarroan, berriz, igoera % 7 ingurukoa izan da.

___________________________________

INFORMAZIO GEHIAGO: Europako Hauteskundeei buruzko webgune berezia

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea