Europar Parlamentua berritzeko 2014an egingo diren hauteskundeei buruzko albisteak | EITB Europako Hauteskundeak

Europakoak 2019

11:41

Albisteak

Elkarrizketa

Izaskun Bilbaok Eskoziak dituen eskubideak eskatu ditu Euskadirentzat

Erredakzioa

"Europarra naiz, eta Erresuma Batua Eskoziarekin akordio batera normaltasunez iritsi dela ikusi behar dut, baina akordio hori Estatu espainiarrean ez da posible. Zergatik?", galdetu du.

  • Izaskun Bilbao Europako hauteskundeetarako EAJren hautagaia.

    Izaskun Bilbao Europako hauteskundeetarako EAJren hautagaia. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Izaskun Bilbao Europako hauteskundeetarako EAJren hautagaiak Eskoziako herritarrek dituzten eskubide berberak eskatu ditu euskal herritarrentzat, erabakitzeko eskubidea gauzatu ahal izateko.

EFE agentziak egindako elkarrizketa batean, Bilbaok nabarmendu du eskoziarrek independentzia nahi duten ala erabakitzeko erreferenduma egingo duten bitartean, euskal herritarrei eskubide hori ukatu egiten zaiela.

"Nazio txikien aldarrikapenak estatuek egin dezaketenaren menpe" egon ezin daitezkeela erantsi du.

"Europarra naiz, eta Erresuma Batua Eskoziarekin akordio batera normaltasunez iritsi dela ikusi behar dut, baina akordio hori Estatu espainiarrean ez da posible. Zergatik? Europarra naizen heinean eskoziarren eskubide berberak ditut", kritikatu du.

Bakegintza

Euskal Herriko bake-prozesuari dagokionez, Europako erakundeen parte-hartzea beharrezko dela esan du Bilbaok eta Irlandarako 'Peace' programa aipatu du adibide moduan. Programa horren bitartez diruz lagundu zuen Europar Batasunak Irlandako bakegintza eta bizikidetza prozesua.

Nolanahi ere, lehendabizi Eusko Legebiltzarrean Europar Batasunari egiteko proposamen bat adostu beharko litzatekeela erantsi du.

"ETAk indarkeria amaitu arte Europak ez zuen inolako urratsik eman, baina baldintza hori bete da eta orain bakerako eta bizikidetzarako programa bat denon artean adosteko gai izan behar dugu", azaldu du.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena