Albisteak -
M-25
Juaristi: 'Nafarroa eta Europa berria behar ditugu'
"Orain da unea egiteko eta orain lortu behar dugu. Eskubideak, hizkuntza, dena, errespetatuak eta aitortuak izan daitezen, hemen ere", esan du EH Bilduren hautagaiak.
Erredakzioa
Josu Juaristi EH Bilduren Europako hauteskundeetarako hautagaiak Iruñean egindako ekitaldian adierazi duenez, "Europak eta baita Nafarroak ere aldaketa sakona behar dute", "orain da unea" gaineratu du.
Maiatzaren 25eko hauteskundeetan aldaketa bultzatzeko deia egin du EH Bilduko hautagaiak.
"Herritarrok Nafarroa eta Europa berria behar ditugu", nabarmendu du, "behar beharrezkoa da". "Orain da unea egiteko eta orain lortu behar dugu. Eskubideak, hizkuntza, dena, errespetatuak eta aitortuak izan daitezen, hemen ere", esan du Juaristik.
EH Bilduko hautagaiaren hitzetan, "aldaketa garaia da hemen eta Europan. Eta maiatzaren 25eko hauteskundeek urrats garrantzitsua izan behar dute bide horretan. Beste Europa bat behar dugu, beste Nafarroa bat, justizia sozialean eta elkartasunean oinarrituko dena, herritarren eskubideak bankaren, merkatuen edo espekulatzaileen gainetik jarriko dituena".