Albisteak -

Datuak

16.000 hautagai 751 eserlekuren lehian Europako hauteskundeetan

Guztira 16.380 hautagai erregistratu dira 953 hauteskunde zerrendatan, eta 400 milioi herritarrek izango dute botoa emateko eskubidea.

Europar Batasuneko 28 herrialdeetan ari dira ospatzen hauteskundeak ostegunetik igandera. EiTB
Europar Batasuneko 28 herrialdeetan ari dira ospatzen hauteskundeak ostegunetik igandera. EiTB
Europar Batasuneko 28 herrialdeetan ari dira ospatzen hauteskundeak ostegunetik igandera. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

16.000 hautagai baino gehiago lehiatuko dira Europako hauteskundeetan, eta guztien helburua Europako Parlamentuko 751 eserlekuetako bat lortzea izango da. Hauteskundeak Europar Batasuneko 28 herrialdeetan egingo dira ostegunetik igandera bitartean.

Guztira, 16.380 hautagai erregistratu dira 953 hauteskunde zerrendatan. Bestalde, 400 milioi herritarrek izango dute botoa emateko eskubidea, eta boto-emaile kopuruari dagokionez, munduko bigarren hauteskunde garrantzitsuenak dira Indiakoen atzetik (800 milioi boto-emaile).

Espainiak 54 eurodiputatu aukeratuko ditu, eta aulki hori lortzeko borrokan arituko dira 2.106 hautagai, 2009ko hauteskundeetan baino lau gehiago. Sufragio unibertsal bitartez aukeratzen den herriarteko Parlamentu bakarra da Europakoa, eta ordezkariak bozen bitartez aukeratzen ere bakarra da.

Eurostaten datuen arabera, 412,8 milioi pertsona daude botoa ematera deituta Europar Batasuneko 28 herrialdeetan, eta horietatik 36,5 milioi Espainian.

Europar Batasuneko herrialde gehienetan, 18 urtetik gora izan behar dira hautagai izateko edo botoa emateko. Hala ere, Austrian 16 urtetik gorakoek bozkatzeko eskubidea dute.

Letonia, Lituania, Polonia, Eslovakia, Belgika, Bulgaria, Txekia, Estonia, Irlandan eta Zipren, Europako Parlamenturako hautagaiek gutxienez 21 urte izan behar dituzte. Errumanian, horretarako gutxieneko adina 23 urte da, eta 25 urte Grezian eta Italian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europar Batasuna 2023