Europar Parlamentua berritzeko 2014an egingo diren hauteskundeei buruzko albisteak | EITB Europako Hauteskundeak

Europakoak

18:29

Albisteak

Maiatzak 25

Mossoek multirreferendumeko hainbat mahai erretiratu dituzte

Erredakzioa

Katalunian igo da gehien parte-hartzea, 18:00etan duela bost urte baino zortzi puntu altuagoa baitzen.

  • Esquadra Mossoak. Artxiboko irudia.

    Esquadra Mossoak. Artxiboko irudia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Europako hauteskundeekin batera Katalunian egin dituzten multirreferendumeko hainbat mahai erretiratu dituzte Esquadra Mossoek, Albert Puy galdeketaren antolatzaileak salatu duenez. Guztira 276 mahai jarri dituzte Katalunian.

Hauteskunde Batzordeak multirreferendumerako deialdia bertan behera utzi zuen Europako hauteskundeekin bat egiten zuela argudiatuta. Puyren arabeera, mahai gutxi batzuk itxi eta hainbat boluntario identifikatu dituzte, "baina desobedientziarako eskubidea babestu dute, eta mahaian jarraitu dute".

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, herri hauetan kendu dituzte mahaiak: Poble Sec, Gracia, Horta, Ripollet, Arenys de Munt, Sant Sadurni d'Anoia, Castelldefels, Premia de Mar, Vilafranca del Penedes, Lloret de Mar, L'Escala, Figueres, Olot, Riudoms eta Reus.

Multirreferendumaren legezkotasuna aldarrikatu du Puyk, eta hauteskunde batzordearen ebazpena ez betetzeko eskatu die boluntarioei.

Katalunian igo da gehien parte hartzea

Katalunian igo da gehien parte-hartzea, 18:00etan duela bost urte baino zortzi puntu altuagoa baitzen; % 25,26koa, hain zuzen ere.

Espainiako Barne Ministerioak emandako datuen arabera, Katalunian ez ezik, EAEn eta Nafarroan ere parte-hartzea igo egin da, 2009ko datuekin alderatuta.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena