Albisteak -

Europako hauteskundeak

EAJk aldarrikapen soberanisten aurrean 'lasai jokatzen jarraituko' du

Hauteskundeetan lortutako emaitzekin "oso pozik" agertu da Itxaso Atutxa BBBko presidentea. Atutxaren ahotan, EAJ Eusko Jaurlaritzan egiten ari den politikari "babesa" eman diote herritarrek.

Itxaso Atutxa BBBko presindetea. Artxiboko irudia: EiTB
Itxaso Atutxa BBBko presindetea. Artxiboko irudia: EiTB
Itxaso Atutxa BBBko presindetea. Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako hauteskundeetan EAJk garaipena lortu du Euskadin, baina alderdiak aldarrikapen soberanisten aurrean "lasai jokatzen jarraituko" duela azaldu du Itxaso Atutxa BBBko presidenteak. Kataluniako kasuarekin alderatuta, Euskadik beste erritmo bat daramala esan du Atutxak: "Bakoitzak bere erritmoa eta bide orria ditu".

Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan, BBBko presidentea "oso pozik" agertu da hauteskundeetan lortutako emaitzekin. Atxutaren ahotan, EAJ Eusko Jaurlaritzan egiten ari den politikari "babesa" eman diote herritarrek.

EH Bilduk gora egin eta bigarren tokia hartu du. Datorren urteko udal hauteskundeetan emaitzak errepikatuko ote diren galdetu diote buruzagi jeltzaleari. Europako hauteskundeak "testuinguru zehatz batean" kokatu behar direla esan du Atutxak, eta hautesleek beste hauteskunde batzuetan beste era batera jokatzen dutela erantsi du.

PPk eta PSOEk boto ugari galdu dituzte. EAJko agintariaren esanetan, bi alderdi handien "porrota aspaldi iragarri genuen".

Sozialisten kasu konkretuan, porrota "herritarren hoztasunak" eragin duela azpimarratu du Atutxak, eta Patxi Lopez idazkari nagusia "ez da Euskadin pentsatzen ari, PSOEko idazkaritza nagusian baizik", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAJ-PNV Bizkaia