Itxi

Albisteak

Albisteak

Albisteak

Europako hauteskundeak

Patxi Lopez: 'Alderdiari buelta eman behar zaio'

Erredakzioa

PSE-EEko idazkari nagusiaren hitzetan, ''erabat zentzuzkoa'' da Rubalcabak ez-ohiko biltzarra deitzea. Ez du argitu nahi izan PSOEren buru izateko hautagaitza aurkezteko asmorik duen.

Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiaren hitzetan, ''erabat zentzuzkoa'' da Alfredo Perez Rubalcabak uztailerako ez-ohiko biltzarra deitzea. Lopezen aburuz kontua ez da ''kartelari buelta ematea, alderdiari buelta ematea baino''.

PSE-EEren Batzorde Exekutibora sartu aurretik egin ditu adierazpenak, bertan Europako hauteskunde eguneko emaitzak baloratuko baitituzte. Emaitzak ''txarrak'' direla aitortu du Euskadiko sozialisten buruak, eta gaur ''hausnarketarako eguna'' dela esan du.

Lopezen ustez, sozialistek ''erantzuna eta irtenbidea'' bilatu behar diote hauteskundeetan gertatutakoari. Edonola ere, ez du argitu nahi izan PSOEren buru izateko hautagaitza aurkezteko asmorik duen ala ez. ''Horretaz hitz egingo dugu; gaur ez da unea'', gaineratu du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena