Europar Parlamentua berritzeko 2014an egingo diren hauteskundeei buruzko albisteak | EITB Europako Hauteskundeak

Europakoak

11:49

Albisteak

Europako Hauteskundeak

Patxi Lopezek kargua utzi eta PSE-EEren kongresua iragarri du

Erredakzioa

PSE-EEren idazkari nagusiak aurreratu duenez, kongresua irailean izango da, eta ez da aurkeztuko.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Patxi Lopez PSE-EEren idazkari nagusiak iragarri du kargua utziko duela, eta horretarako, kongresua antolatuko omen dute irailerako, baina bertan bera ez da izango berriro hautagai, pertsona "berriak beharrezkoak" direla iritzita.

Lopezek prentsaurrekoa eman du alderdiaren egoeraren berri emateko, Alfredo Perez Rubalcaba PSOEren buruak kargua utziko duela eta uztailaren 19an eta 20an zuzendaritza berria hautatzeko kongresua deituko duela iragarri ostean. Izan ere, sozialistek 2,5 milioi boto inguru galdu dituzte Espainiako Estatuan Europako hauteskundeetan, eta horietako 100.000 EAEn galdu dituzte.

Estatu mailan egingo duten kongresuaren harira, PSOEren idazkari nagusi izaten saiatuko ote den galdetu diote Patxi Lopezi, eta agintari sozialistak esan du bere izena ez dagoela "idatzita", ez duela anbizio pertsonalik eta "alderdiari laguntzeko" egongo dela "beharrezkoa den lekuan".

Susana Diaz Andaluziako presidentea PSOEren etorkizunaren gakoa izan daitekeen galdetu diotenean, Lopezek esan du Diez "erreferente handia" dela, eta "ilusioa berreskuratzeko eta hauteskundeak irabazteko gaitasuna" agertu duela; beraz, Lopezen ustez, "zeresan handia izango du, baina, oraindik ez da inoren izenik aipatu".

Bestalde, PSOEn primario irekiak nahi dituela esan du, baina lehenik aparteko kongresua deitzeko erabakia babestu du: "Lehenik alderdia indartu beharra dago, zeren alderdi indartsurik gabe ez dago baliozko hautagairik".

"Munduko hautagai onena eduki arren, PSOEk udal hauteskundeetan eta autonomikoetan gora egiten ez badu, hauteskunde orokorretan ez dugu zereginik izango", azaldu du euskal sozialisten buruak.

Emaitza txarrak

Lopezek Europako azken hauteskundeetan izandako emaitzen aurrean hartu du kargua uzteko erabakia. Emaitzak "txarrak, aitzakiarik gabekoak" izan direla onartu zuen igandean. PSE-EEk 104.515 boto lortu zituen, duela bost urte lortutakoen erdia baino apur bat gehiago, eta azken bost urteetan izandako jaitsierari jarraituta.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena