Europakoak 2024 -

Alderdikide Eguna

Euskadi 'Europan nazio izateko' lan egingo du EAJk

Izaskun Bilbaok ziurtatu duenez, helburu hori lortzeko, EAJk ezin ditu bidelagun izan "herritarrek demokraziaren bidez erabaki lezaketenaren beldur direnak", ezta "terrorismoa babestu zutenak" ere.

"Euskadi ez da indarkeria erabiltzen dutenen eta haiek babesten dituztenen eredu berekoa" esan du
"Euskadi ez da indarkeria erabiltzen dutenen eta haiek babesten dituztenen eredu berekoa" esan du
Euskadi 'Europan nazio izateko' lan egingo du EAJk

0:26

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andoni Ortuzar EAJren presidenteak esan duenez, bere alderdiak "Euskadi Europan nazio izateko" lan egingo du. Izaskun Bilbao Europako Parlamenturako hautagai jeltzaleak, halaber, gaineratu du helburu hori lortzeko, EAJk ezin dituela bidelagun izan "herritarrek demokraziaren bidez erabaki lezaketenaren beldur direnak", ezta "terrorismoa babestu zutenak" ere.

Bilbaok eta Ortuzarrek Legution (Araba) egindako Alderdikide Egunean hitz egin dute, Xabier Agirre Arabako EAJren presidentearekin eta Ramiro Gonzalez 2015eko foru hauteskundeetarako ahaldun nagusi izateko hautagaiarekin batera.

Maiatzaren 25ean Europan egitekoak diren hauteskundeetarako EAJren hautagaiak gogorarazi du orain dela bost urte Europako parlamentari izendatu zutenean ETAk jarduera armatuarekin jarraitzen zuela, eta, beraz, bere hasierako lanetako bat "talde horrek euskal senarekin zerikusirik ez duela erakustea" izan zela.

Bilbaok azaldu duenez, bere kezka nagusia ETA "hiltzaileen banda bat" baino ez zela argi uztea zen. "Euskadi ez da indarkeria erabiltzen dutenen eta horiek babesten dituztenen eredu berekoa".

Ezker abertzalearen inguruan arituta, "gure herrialdea defendatzeko lanean, ezin dugu ezer espero 30 urtez herriaren garapena zapuzten aritu direnengandik", ohartarazi du Bilbaok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAJ-PNV Bizkaia