Europakoak 2024 -

Europako hauteskundeak

CiU eta EAJ, erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko koalizioan

CiU, EAJ, Coalicion Canaria eta Compromiso por Galiciako ordezkariek akordioa sinatu dute Madrilen, maiatzaren 25eko hauteskundeetara koalizioan aurkezteko.

Koalizioko ordezkariak Madrilen. Argazkia: EFE
Koalizioko ordezkariak Madrilen. Argazkia: EFE
Europako Koalizioak bere aurkezpen ofiziala egin du Madrilen

1:09

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CiU, EAJ, Coalicion Canaria eta Compromiso por Galiciako ordezkariek akordioa sinatu dute gaur, maiatzaren 25eko hauteskundeetara Europako Koalizioan (CEU) aurkezteko. Erabakitzeko eskubidea aldarrikatuko du koalizioak.

Lau alderdietako buruzagi politikoek ekitaldia egin dute Madrileko hotel batean koalizioa aurkezteko. Era berean, koalizioa osatzeko agiria sinatu dute agintariek aurkezpenean.

Estatu kideak bakarrik ordezkatzen dituen Europa, herrien eta nazioen Europa bihurtu behar dela defendatu du Josep Antoni Duran Lleida CiUko bozeramaileak. Horregatik, erabakitzeko eskubidea aldarrikatu du Duran Lleidak.

"Herriaren etorkizuna erabakitzeko adierazpen demokratikoena erabakitzeko eskubidea da", azaldu du Duranek. Bestalde, Europako hauteskundeetan barruti bakarra mantentzea kritikatu dute CiUko bozeramaileak eta Andoni Ortuzar EAJko presidenteak.

Ortuzarren hitzetan, bere burua autonomikotzat jotzen duen Estatuak hauteskunde barruti bakarra mantentzeak PPren eta PSOEren "benetako aurpegi" zentralista erakusten du.

Independentzia aukeratzen duen herrialdeari beldurrik ez sartzeko eskatu dio Ortuzarrek Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidenteari. Europatik kanpo geratzeko arriskuaz ohartarazi du Barrosok behin baino gehiagotan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAJ-PNV Bizkaia