Europakoak 2024 -

Dokumentazioa

Europako Parlamentuko diputatu bakoitzak 8.020 euro kobratzen ditu

Espainiako Gobernuko presidenteak 6.515,42 euroko soldata jasotzen du hilean, eta ministro bakoitzak, 5.748,49 eurokoa.

Irudirik gabe
Irudirik gabe
Irudirik gabe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Parlamentuko diputatu bakoitzak 8.020 euro kobratzen ditu hilean, Mariano Rajoy Espainiako presidenteak baino 1.505 euro gehiago, Espainiako ministroek baino 2.200 gehiago eta Madrilgo diputatu batek baino 5.200 gehiago, Euroganberak jakitera emandako datuen arabera.

2014. urteari begira, Europako Parlamentuak 8.020 euroko soldata ezarri zien bertan ari diren parlamentariei. Zergak ordainduta, 6.250 euroko soldata garbia jasoko dute maiatzaren 25eko hauteskundeetatik aterako diren diputatuek.

Espainiako presidenteak 6.515,42 euro kobratzen ditu hilean, eta ministro bakoitzak, 5.748,49 euro (eurodiputatu batek baino 2.272 euro gutxiago).

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiko epaile baten soldataren % 38,5 jasotzen dute Europako politikariek.

Eurodiputatuek ez dute euren soldata erabakitzen, baina soldata horri euren lana egiteko izaten dituzten gastuak ordaintzeko dietak ere gehitu behar zaizkio: 2014. urtean 4.299 euro kobratuko dituzte hilean, besteak beste, “telefonoa, bidalketak edota ordenagailuak” ordaintzeko. Urteko osoko bilkuren erdira (gutxienez) joaten ez badira, baina, “dieten erdia” soilik jasoko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Rajoy albisteak Europa bideoak Europako Parlamenturako Hauteskundeak 2024 Gaurko titularrak Eguneko albisteak Soldatak