Europako hauteskundeak 2019: maiatzaren 26ko hauteskundeei buruko albisteak | EITB Europako Parlamenturako hauteskundeak
Europakoak
Europako hauteskundeak
Agentziak | Erredakzioa
Auzitegi Konstituzionalak aho batez baztertu ditu Ciudadanosek eta PPk aurkeztutako babes-helegiteak, eta maiatzaren 26ko Europako hauteskundeetan parte hartzea bermatu die.
Carles Puigdemont. Argazkia: EFE
Auzitegi Konstituzionalak aho batez baztertu du Ciudadanosek eta PPk aurkeztutako babes-helegiteak, eta maiatzaren 26ko Europako hauteskundeetan parte hartzea bermatu die Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohiari eta Clara Ponsati eta Antoni Comin kontseilari ohiei.
Konstituzionalak ebatzi duenez, ez dago inolako eragozpen juridikorik hiru politikari kataluniarrak maiatzaren 26an izango diren Europako hauteskundeetan parte hartzeko. Izan ere, hautagaitza horiek baimendu dituzten epaitegiek “oinarrizko eskubideen aldeko irakurketa zabala” egin dute, “gainerako hautagaiekiko bereizketarik egin gabe”.
“Hautagai ezberdinak askatasun osoz parte hartzeko aukera izatea da kasu honetan Konstituzioak bermatzen duen berdintasun bakarra”, nabarmendu du Konstituzionalak. Hala, hiru politikari horiek ez dute mugatuta hautatuak izateko eskubidea, Ciudadanosek Espainiako justiziatik “ihes eginda” daudela esan badu ere.
Juan Jose Gonzalez Rivas presidente duen Auzitegi Konstituzionaleko lehen salak aho batez baztertu ditu Ciudadanosek babes-helegitean eman dituen arrazoiak. Izan ere, “alderdi batek araudia urratzen badu ere, horrek ez lituzke beste alderdi baten eskubideak urratuko”.
Atzera bota du honenbestez PPk asteazken gauean aurkeztu zuen helegitea, hirurek hauteskundeetara aurkezteko eskubidea indarrean dutela arrazoituz. Puigdemont buru den Lliures per Europa zerrendatik aurkezten dira hirurak.
Espainiako Hauteskunde Batzordeak Puigdemonten eta beste bi politikari horien hautagaitza bertan behera utzi zuen, baina erabaki horren kontra helegitea aurkeztu zuten hirurek, eta Auzitegi Gorenak hautagai izan daitezkeela ebatzi zuen.
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2022 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa