Hauteskunde Orokorrak Espainian 2019: A10ari buruzko azken orduko albisteak | EITB Hauteskundeak

Hauteskunde Orokorrak A10

15:10

Hauteskunde Orokorrak A10

8. eguna

Euskadin 'erreferendum loteslea' deitzea proposatu du Ahal Duguk

eitb.eus

Hauteskunde kanpainaren zortzigarren eguna da ostiral honetan, eta alderdi politikoek ibilbidearen erdia egin dute dagoeneko.

0:30
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

EAJ

Mikel Legarda Kongresurako Arabako zerrendaburu jeltzaleak lan harremanen "esparru propioa" eta Gizarte Segurantza transferitzea eskatu du. Horrela, langileak "pobretzea" eta pentsioen sistemak gainez egitea "galarazi" egingo dutela adierazi du hautagaiak.

Horren esanetan, Espainiako Gobernuak "pertsonen onurak" lehenetsi behar ditu, eta, horregatik, krisiak gizartean eragindako "ondorio kaltegarriak arintzeko" politika eta zerbitzu sozialak garatzeko deia egin du. Legardak nabarmendu du garapen ekonomikoa ez dela "jasangarria ezta desiragarria" hobekuntza sozialak ez badakartza.

Horren ildotik, lan harremanen "esparru propioa" aldarrikatu du, Euskadiko ekonomiaren beharrei erantzungo liekeen merkatu bat egituratzeko". Hori "gure balioekin, kohesio sozialarekin eta elkartasunarekin bateragarria" izango litzatekeela gaineratu du.

Andoni Ortuzarrek esan du EAJren ordezkariak ?estralurtar? sentitzen direla hauteskunde kanpaina honetan eta beren ahotsa ?mespretxatu? nahi dutela salatu du.

Zornotzan egindako ekitaldi politikoan, Aitor Esteban Bizkaiko zerrendaburua alboan zuela, Ortuzarrek azpimarratu du Madrilek Euskadiri ez diola ?ezer inposatuko?, EAJk Diputatuen Kongresuan ?gurea dena defendatuko duelako?.

EH Bildu

Ezker abertzalearen eta Eusko Alkartasunaren hainbat diputatu eta senatari ohik EH Bilduren alde bozkatzeko deia egin dute, koalizio abertzalea "bultzada" baita "herrialde honen erabakien alde". Halaber, "haustura demokratikoa" ekarriko duen indar bakarra dela erantsi dute; "eta hori da gure herriaren etorkizunarentzako berme bakarra".

Itziar Aizpuru buruzagi abertzale historikoa eta Sabino Cuadra Amaiurreko diputatua aritu dira bozeramaile lanetan. Horiekin batera, honakoak izan dira ekitaldian: Iñigo Iruin, Miguel Castells, Iñaki Esnaola, Jose Luis Elkoro, Urko Aiartza, Maite Aristegi, Iñaki Antiguedad, Angel Alkalde, Josu Iraeta, Alberto Unamunzaga, Xabier Mikel Errekondo, Jon Iñarritu, Amalur Mendizabal, Rafa Larreina eta Iker Urbina. Mahaian Josu Muguruzaren eta Rafa Diez argazkia ere jarri dute.

Cuadrak adierazi duenez, aipatutako diputatu eta senatari ohi guztiak Madrilen izan da, egun EH Bildu osatzen duten alderdiak ordezkatzen, eta ?Euskal herriaren eta euskal herritarren interesak, desioak eta ametsak aldarrikatzen?.

Hasier Arraiz EH Bilduren bozeramaileak esan du Euskal Herriak aldaketarako duen aukera bakarra ?aldaketa hori Euskal Herrian libre eta demokratikoki erabakita? egin daitekeela soilik.  ?Eta guk aldaketa hori egingo dugu, lau oilar espainiarrek esaten dutena esanda ere?, azpimarratu du Laudion egindako ekitaldi politikoan.

Espainian aldaketarik emango ez dela ziur agertu da, Estatua ?krisi politiko eta ekonomikoan murgilduta dagoelako?.

PSOE

Gasteizen egindako ekitaldi batean, Pedro Sanchez PSOEren Espainiako Gobernuko presidenterako hautagaiak salatu egin du Pedro Gomez de la Serna diputatuak eta Gustavo de Aristegui enbaxadoreak komisioak jaso izana atzerrian, eta PPk ustelkeria? esportatzen duela ohartarazi du. Horregatik, Mariano Rajoy "Moncloatik kanporatu" beharra dagoela nabarmendu du.

Sanchezek PSOEren alde bozkatzea eskatu die boto-emaileei, "Barcenasen laguna Moncloatik kanporatzeko", eta gogorarazi du PSOE Gardentasun Internazionala GKErekin itun bat sinatu duen "lehen erakunde politikoa" izan dela.

Barcenas auziari jarraiki, "epaileak PPren kontuei buruz galderak egin dituenean",  Alderdi Popularrak "Barcenasen ordenagailua mailuka suntsitu" duela kritikatu du.

Patxi Lopez Alderdi Sozialistaren Bizkaiko zerrendaburuak Pablo Iglesiasen kontrako adierazpenak egin ditu. ?Herriko taberna batean ETAri eta ezker abertzaleari laudorio egiten zion bitartean, PSEk terrorismoa garaitu zuen, atzera pausorik eman gabe?, nabarmendu du.

PP

Javier Maroto Arabako PPren zerrendako 'bigarrenak' iragarri du zeliakoentzako elikagaien prezioak gainerako produktuen berdinak izango direla Mariano Rajoyk agintean jarraitzen badu.

Horren aurrean, Ciudadanosek beharrezko produktuen BEZa % 4tik % 7ra igotzea proposatu duela gogorarazi du buruzagi popularrek. Horregatik, euren ideiarekin Albert Rivera "urduri" jarriko dela uste du.

"Ez dugu onartuko BEZa igotzea", berretsi du Marotok, eta beste alderdien "burutazioak" ere kritikatu ditu, hala nola, Podemosek jihadismoaren aurkako ituna sinatu ez izana eta Eduardo Madina sozialistak Arnaldo Otegi askatzea eskatu izana.

Ahal Dugu

Eduardo Maura Ahal Duguk Bizkaian duen zerrendaburuak garrantzitsutzat jo du erabakitzeko eskubidea defendatzen duen alderdi bat ?motor politikoa? izatea Madrilen. Horregatik, ezker abertzaleko boto-emaileak erakartzea espero duela esan du.

Onda Vascan eskainitako elkarrizketa batean, Maurak adierazi du "bi ardatz" dituztela Euskadirentzat: alde batetik, "eskubide sozialak", "blindatu" egin behar baitira "itun sozial eta konstituzional" batekin; eta, bestetik, erabakitzeko eskubidea legez gauzatzea eta "erreferendum loteslea" deitzea.

Ahal Duguko hautagaiak ukatu egin du alderdia "moderatu" izana, baina aitortu egin du hitzak aldatu dituztela, proiektua "hobeto azaltzeko".

Ska Keller Europako Parlamentuko presidenteordeak eta Berdeen bozeramaileak Podemosen aldeko botoa eskatu du, ?Espainiak behar duen aldaketa ekarri eta alderdi-bitasunarekin amaituko duen alderdia delako?.

Ska Keller eta Julien Bayou Frantziako Berdeen bozeramailea Gasteizen izan dira, Ahal Duguk antolatutako ekitaldi politikoan. Juantxo Lopez de Uralde Arabako zerrendaburuak ere hartu du parte ekitaldian.

Ezker Anitza-Orain Batera

Bilbon, Forum Europa hitzaldietan, Cayo Lara Izquierda Unidako (IU) koordinatzaile federalak salatu egin du bere alderdia hauteskunde eztabaidetatik kanpo geratu izana, eta "herrialdeko hirugarren indarra" isilarazi nahi izatea egotzi die hedabideei.

Horren esanetan, Orain Batera koalizioaren proposamenak ezagutzeko eskubidea "urratu, moztu eta betatu" nahi diete herritarrei, "benetako aginteek" kontrolatzen baitituzte hedabideak. Horren ildotik, "finantza aginteek" koalizio ezkertiarra hedabideetan egotea galarazi dutela deitoratu du.

Bestalde, Cayo Larak gogor kritikatu du hauteskunde kanpainan ikuskizuna sustatu izana, hauteskunde programen arteko "eztabaida sakona eta serioa" egin beharrean.

UPyD

Juan Luis Fabo Gipuzkoako UPyDko hautagaiak kulturaren balio erantsiaren gaineko zerga (BEZ) % 4ra jaistea eskatu du, "aberastasuna" sortzeko.

Horren esanetan, UPyD oso kritikoa izan da legegintzaldi osoan Espainiako Gobernuarekin, kulturaren industriari ez baitio "tratu duina" eman. "Badirudi PPrentzat etsai dela", esan du.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena