Hauteskunde Orokorrak -

Ciudadanos

Rivera: 'Zentro politikoa ezinbestekoa izango dela erakutsi dugu'

Ciudadanoseko presidenteak nabarmendu du PPk duela lau urte lortu zuen babesaren % 35 galdu duela, eta PSOEk, botoen laurdena.

Albert Rivera. Argazkia: EiTB.
Albert Rivera. Argazkia: EiTB.
Albert Rivera: 'Alderdibikotasuna bukatu da Espainian'

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Albert Rivera Ciudadanoseko presidente eta Gobernuko presidente izateko hautagaiak esan du hauteskunde orokorretako emaitzek baieztatu dutela Espainian "badagoela zentro politikorik", eta "trantsizio berrian" zentro hori "ezinbestekoa" izango dela erantsi du.

"Gaur esan dugu zentro politikoa badagoela, eta Ciudadanos du izena", adierazi du Madrilgo hotel batean. Botoen ehuneko ehun zenbatuta, Ciudadanos laugarren indar politikoa da, PP, PSOE eta Podemosen atzetik; hain zuzen ere, 40 diputatu eta botoen ia % 14 lortu ditu.

Riveraren hitzetan, "eskuin zaharrak", alegia, PPk, duela lau urte lortu zuen babesaren % 35 galdu du, eta "ezker zaharrak” (PSOE), lau hautesletik bat. Hortaz, "zentro politikoa trantsizio berri bateko oinarrizko euskarria da", nabarmendu du.

"Gu geu, plataformarik gabe, zirkulurik gabe, separatistekin koaliziorik gabe", Ciudadanos "erabakigarria" izango da "herrialde hau aldatzeko gaitasuna duten gehiengoak osatu ahal izateko", aurreratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako hauteskunde orokorrak gaur Alderdi politikoak albisteak Hautagaiak Euskadiko Ciudadanos Nafarroako Ciudadanosi buruzko albisteak Ciudadanos alderdia Albert Rivera