Hauteskunde Orokorrak -

Podemos

Iglesias: 'Podemosek ez du PPren gobernu bat ahalbideratuko'

PSOEk Espainiako Estatuaren "nazio aniztasuna" onartu behar duela azpimarratu du: "Ulertzen ez duenak esan nahi du koalizio handi bat egin behar dela, eta gobernua PPri eman".

Iglesias, hauteskundeen emaitzak ospatzen. EFE
Erabakitzeko eskubidea baita Euskadin ere

1:35

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Ez modu zuzenean, ezta zeharka ere, Podemosek ez du PPren gobernu bat ahalbideratuko. Ez dugu aldeko botorik emango eta ez gara abstenituko", argi eta garbi esan du gaur, hauteskunde orokorren biharamunean, Pablo Iglesias Podemoseko buruak.

PPri mesede egingo dion akordio oro baztertuta, PSOEri begira jarri da Iglesias, eta "Espainiaren nazio aniztasuna ulertzen ez badu, gobernua Rajoyren esku" utziko lukeela ohartarazi dio. Izan ere, Iglesiasen hitzetan, erabakitzeko eskubidea onartzea ezinbestekoa da negoziatzen hazteko.

Ezkerreko buruzagia kezkatuta agertu da PSOEko kideak PPrekin "koalizio handi bat" osatzekotan egotearekin. Hala, ardura eta lasaitasuna eskatu die sozialistei Podemosekin batera "trantsizio berri" bati ekiteko.

Negoziaziorako gakoez galdetuta, Konstituzioaren erreforma aipatu du berriro Iglesiasek, eskubide sozialak bermatuko dituena eta Espainiako nazio aniztasuna errespetatuko duena. Independentzia judiziala eta hauteskunde sistemaren erreforma ere sartu ditu zerrendan Podemoseko buruzagiak.

Erabakitzeko eskubidea

"Trantsizio berri batean gaude. Ez da inbestidurez eta marra gorriez hitz egiteko unea. Berme horiekin lotuko dugu proiektu berri bat denok elkarrekin eraikitzeko ituna", defendatu du. Hala ere, horren aurretik, erabakitzeko eskubidea "marra gorria" dela "guztiz" erantzun du.

"Erreferenduma ezinbestekoa da konpromiso historiko berri bat eraikitzeko. Kataluniak nazio gisa Espainian jarrai dezan, proiektu komun bat defendatuko dugu, eta erreferenduma da bide bakarra", berretsi du. Horren harira, PSOEk Espainiako Estatuaren "nazio aniztasuna" onartu behar duela azpimarratu du: "Ulertzen ez duenak esan nahi du koalizio handi bat egin behar dela, eta gobernua PPri eman".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako hauteskunde orokorrak gaur Pablo Iglesias albisteak Albisteak Podemos