Hauteskunde Orokorrak -

Eusko Legebiltzarrerako proiekzioa

Podemos lehen indarra Eusko Legebiltzarrean, 21 eserlekurekin

Hauteskunde orokorren emaitzak Legebiltzarrera ekarrita, ganberaren argazkia asko aldatzen da: EAJ bigarren indarra izatera pasatuko litzake, 18 legebiltzarkiderekin, eta EH Bildu hirugarrena, 12kin.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kolore ezberdina hartuko luke Eusko Legebiltzarrak, hauteskunde orokorren emaitzak kontuan hartuz gero, eta protagonista berriak izango lituzke. Ahal Dugu izango litzake lehen indarra, botoen % 25,97kin. 21 legebiltzarkide lortuko lituzke.

EAJ bigarren indarra izatera pasatuko litzake, 18 legebiltzarkiderekin ( % 24,76). Egun, 27 dituzte jeltzaleek. EH Bildu, berriz, hirugarren tokian geratuko litzake 12 eserlekurekin (% 15,07), bederatzi galduta.

Atzoko amaitzen arabera, PSE-EEk (%  13,25) laugarren lekua hartuko luke Gasteizko ganberan, PPrekin (%  11,62) eserleku kopuruan berdinduz: hamarna legebiltzarkide izango lituzkete popularrek eta sozialistek. Egun, 16 ditu PSE-EEk, eta 10 PPk.

Ciudadanos lehen aldiz sartuko litzateke Eusko Legebiltzarrean, botoen % 4,09 eskuratuta, hiru eserlekurekin. IU-UPeCk eserleku bat lortuko luke, % 2,94kin.

proiekzioa eusko legebiltzarra eitb

Nafarroa

Nafarroan ere argazki politikoa aldatu egingo litzake, atzoko emaitzak Foru Erkidegoko Parlamentura ekarrita. UPN-PP koalizioa izango litzake lehen indarra, 16 eserlekurekin; egun, UPNk 15 ditu eta PPk 2.

Podemos laugarren postutik bigarrenera igaroko litzake, 12 parlamentari eskuratuta, orain dituenak baino 5 gehiago. PSNk ere gora egingo luke, hirugarren indarra izatera pasatuz; 8 eserleku izango lituzkete sozialistek, gaur egun baino bat gehiago.

EH Bilduk, berriz, hiru parlamentari galduko lituzke, 5ekin geratuz. Geroa Bai 9 legebiltzarkide izatetik 4 izatera pasatuko litzake.

Ciudadanos lehen aldiz sartuko litzake Nafarroako Parlamentuan, 3 eserlekurekin, eta Orain Batera, birekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Euzko Alderdi Jeltzalea Alderdi Popularra Hauteskunde orokorrak Espainian EH Bildu Nafarroa Euskal sozialistak Ciudadanos alderdia Albisteak Gaur Albisteak Podemos