Hauteskunde Orokorrak -

Itunak

PP prest da EAJri entzuteko, estatusak 'batasuna' urratzen ez badu

Bestalde, Alfonso Alonsok erantzukizuna eskatu dio PSOEri, eta PPk EAEn Patxi Lopez babestu zuela gogoratu dio.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfonso Alonso Euskadiko PPko buruak astearte honetan esan du Euskadirentzako estatus politiko berriaren inguruko EAJren proposamena ''entzuteko'' prest daudela, jeltzaleekin Rajoyren inbestidura babesteko egin lezaketen balizko negoziazio batzuen baitan.

Edonola ere, ohartarazi du ez dutela onartuko ''Espainiaren batasuna'' edo ''subiranotasun nazionala'' urratzen duen inongo planteamendurik.

Gasteizen prentsaurrekoa eskaini du Alonsok, abenduaren 20ko hauteskunde orokorrak aztertzeko.

Bertan esan du PPk EAen lortutako emaitza ''zentro eskumako botoaren zatiketaren ondorio'' direla, Ciudadanos agertu ostean.

Rajoyren inbestidurarako aukeren inguruan, Alonsok esan du EAJri entzuteko prest dagoela  estatus politiko berriaren inguruan, baina ''inork'' ez dakiela zehazki zer den estatus berri hori.

PSOEri gogoratu dio Patxi Lopez babestu zutela

Alonso PSOEri ere zuzendu zaio, eta erantzukizuna eskatu dio.

Horri lotuta, gogoratu egin du 2009an PPk PSE-EEri babesa eman ziola Patxi Lopez lehendakari izan zedin. ''egonkortasuna bermatzeko erabaki izan zen'', esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Albisteak Alderdi Sozialista Alderdi Popularra Alderdi politikoak bideoak Euskal sozialistak Euskadiko PP Gaurko azken ordukoa Alfonso Alonso albisteak