Hauteskunde Orokorrak Espainian 2019: A10ari buruzko azken orduko albisteak | EITB Hauteskundeak

Hauteskunde Orokorrak A10

21:39

Hauteskunde Orokorrak A10

Kanpaina itxiera

PPren alde egitea eskatu die Alonsok EAJren eta PSOEren boto-emaileei

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

PPk "boto erabilgarria" ordezkatzen duela esan die Arabako zerrendaburuak boto-emaile "moderatuei".

0:29
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Alfonso Alonso EAEko PPko presidenteak 'popularren' alde bozkatzeko deia egin die EAJko eta PSOEko boto-emaile "moderatuei", bere alderdia "aukera erabilgarria" baita.

EAEko PPk Bilbon eman dio amaiera igandeko hauteskundeen kanpainari. Bertan, Alonso ez ezik, Leopoldo Barreda eta Borja Semper Bizkaiko eta Gipuzkoako zerrendaburuak ere izan dira.

Alonsok PPren alde bozkatzea eskatu die EAJk "moderatu itxura" duenean jeltzaleen alde egiten dutenei, eta iraganean PSOEren alde egin zuten eta egun "Podemosen diskurtso bera" duela ikusten dutenei.

Bere aldetik, Leopoldo Barredak botoak PPren inguruan "biltzea" eskatu du, botoak "modu arduratsuan" erabiltzeko, "ez Erresuma Batuan egin bezala".

Azkenik, Borja Semperrek ohartarazi du hauteskundeetan "bi aukera" baino ez daudela: "Podemosek ordezkatzen duen eta Greziara eta Venezuelara begira dagoen populismoa edo PPk ordezkatzen duen hazkunde arduratsua eta aurrerapena".

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena