Hauteskunde Orokorrak -
Balorazioak
Alonso: 'PP Gobernu egonkorra zuzentzeko gai izango da'
EAEko PPko buruaren esanetan, boto-emaileek "are argiago" adierazi dute "egonkortasuna" nahi dutela.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Alfonso Alonso EAEko PPko presidenteak aurreratu du Mariano Rajoyren alderdia "gauza" izango dela "gobernu egonkor bat" osatzeko. Gainera, "alderdi guztiekin" hitz egiteko prest daudela gaineratu du.
Alonsok Gasteizko hotel batean egin du agerraldia, bertan jarraitu baitute botoen zenbaketa EAEko PPko buruzagiek.
Jarduneko Osasun ministroak nabarmendu duenez, PPk "ezinbesteko zeregina eta eragin erabakigarria" izango du EAEn.
Alonsok Estatu mailako emaitzei begira egin du hauteskundeetako emaitzen balorazioa, eta etorkizuna "oso ona" izango dela adierazi du.
"Erantzukizun osoz jokatuko dugu, Espainia indartsuagoa eta seguruagoa izan dadin, eta aukera eta enplegu gehiago izan ditzan”, nabarmendu du.
Horren esanetan, hauteskunde hauetan boto-emaileek "are argiago" adierazi dute "egonkortasuna" nahi dutela.
"Boto-emaileek emandako betebeharra erantzukizunez betetzeko konpromisoa dugu", aurreratu du.