Hauteskunde Orokorrak -

A28

Izugarrizko ikusmina, igande honetako hauteskundeen emaitzak jakiteko

Hego Euskal Herrian erabakiko dira Madrilgo Parlamentuko 23 diputatu eta Senatuko 16 ordezkari. Parte-hartze datuak zabalduko dituzte 14:30ean eta 18:30ean.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hego Euskal Herriko 2,3 milioi herritarrek dute, atzerrian bizi diren 100.000 tartean, hauteskunde orokorretan parte hartzeko eskubidea EAEn eta Nafarroan osatuko diren 3.600 hauteskunde mahaietan.

100.000 bat boto-emaileren boto-paperak ostiraletik daude Correosen bulegoetan, dagokien hauteskunde-mahaian uzteko prest.

EAEn Kongresurako 35 hautagaitzaren eta Senaturako 34 hautagaitzaren artean erabaki ahal izango dute herritarrek, eta horretarako, 13,9 milioi boto-paper inprimatu dituzte behe Ganberarako eta 1,5 milioi Goi Ganberarako.

Nafarroan, Kongresurako hautagaitzak Navarra Suma (UPN, Ciudadanos eta PP), Geroa Bai, EH Bildu, Unidas Podemos, PSN, Vox, PACMA, ASyPA, PUM+J, eta Recortes cero-GV dira; eta Senaturako, Aldaketa (Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta Ezkerra), Navarra Suma, PSN, PACMA, Vox, PUM+J eta Recortes cero-GV.

Boto-emaile bakoitzak boto-paper zuri bat izango du diputatua aukeratzeko (8 Bizkaian, 6 Gipuzkoan, 4 Araban eta 5 Nafarroan), eta sepia kolorekoa senatariak hautatzeko. Guztira 23 diputatu (8 Bizkaian, 6 Gipuzkoan, 4 Araban eta 5 Nafarroan) eta 16 senatari (lau barruti bakoitzean) aukeratuko dituzte euskal herritarrek.

20:00etan hauteskunde-eskolak itxi eta botoak zenbatu ostean, mahaietan 1.200 gailu izango dituzte, datuak jaso eta bidaltzeko.

Datuak ondo bidaliko direla egiaztatzeko, hauteskundeen aurretik entseguak egin dituzte euskarri informatikoa emango duen enpresarekin.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi du aurreko hauteskunde orokorretan jarri izan duten dispositibo bera ipiniko duela, hau da, 1.000tik gora agente udaltzainekin elkarlanean, edozein liskar saihesten ahalegintzeko.

Nafarroan, berriz, 1.640 agente jarriko dituzte: 310 Espainiako polizia, 970 guardia zibil, 200, foruzain eta 150 Iruñeko udaltzain.

Parte-hartze datuak 14:30ean eta 18:30ean

Miguel Angel Oliver Komunikazioko Estatu idazkariak eta Isabel Goicoechea Barne Ministerioko azpi-idazkariak hiru agerraldi egingo dituzte gaur hauteskunde-mahaien osaketari eta parte-hartzeari buruzko datuak emateko.

Lehenengo prentsaurrekoa 10:30ean izan da, Kanarietan hauteslekuak ireki eta ordu erdira. Isabel Goicoecheak eman dituen datuen arabera, ordu horretan Estatu osoan indarrean ziren 60.038 hautes-mahaietatik soilik 3 osatzea falta ziren. Hala, mahaien osaketa eta eskolen irekiera "erabateko normaltasunez" garatu dela esan du, "txikikeriaren bat salbu, pintadaren bat, material elektorala falta izatea..." azaldu du.

Azkenik, Isabel Celaa Espainiako Gobernuaren bozeramaileak eta Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak prentsaurrekoa emango dute hauteskundeen behin-behineko emaitzak emateko, 22:30ean, "zenbaketa oso aurreratua" dagoenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nafarroa gaur EAE Gaurko azken orduko albistea Hauteskundeak