Hauteskunde Orokorrak -

A28

Atzerriko botoek berretsi egin dute PSNren bigarren eserlekua

Hauteskunde gauean, PSNk eta EH Bilduk jokoan izan zuten Foru Erkidegoaren bosgarren eserlekua, eta bi indarren arteko aldea 24 botokoa baino ez zen izan zenbait unetan.

PSNren hauteskunde ekitaldi bat. EiTB
PSNren hauteskunde ekitaldi bat. EiTB
PSNren hauteskunde ekitaldi bat. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarrek atzerrian emandako botoek berretsi egin dute Nafarroan jokoan zegoen bosgarren eserlekua PSNk bereganatu duela. Horrenbestez, mantendu egin dira igandean ezagutzera eman ziren emaitzak: Navarra Suma koalizioak eta PSNk 2na eserleku, eta bat Elkarrekin Podemosek.

Hauteskunde gauean, PSNk eta EH Bilduk jokoan izan zuten Foru Erkidegoaren bosgarren eserlekua, eta bi indarren arteko aldea 24 botokoa baino ez zen izan zenbait unetan. Azkenean, eta atzerriko botoa zenbatu eta gero, sozialistek abertzaleek baino 400 bat boto gehiago izan dituzte.

Guztira, 1.543 boto eman dituzte nafarrek atzerria. Hauek izan dira: 507 boto Navarra Sumarentzat; 377, PSNrentzat; 234, Elkarrekin Podemosentzat; 119, EH Bildurentzat; 97, Geroa Bairentzat; eta 133, Voxentzat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika PSN Nafarroa Hauteskunde orokorrak Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak