Hauteskunde Orokorrak -

Emaitzak

Sanchez: 'Orain bai ala bai, gobernu progresista lortuko dugu'

PSOEren egoitzaren aurrean 200 jarraitzaile inguru bildu dira, eta "Orain bai, baina ezkerrarekin" oihukatu dute.

Pedro Sanchez, Ferrazen. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez, Ferrazen. Argazkia: EFE
Pedro Sanchezen (PSOE) hauteskunde-emaitzen balorazioa

5:37

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchez PSOEko presidentegaiak konpromisoa hartu du egoera politikoa desblokeatzeko: 'Orain, bai ala bai, gobernu progresista lortuko dugu'.

PSOEk Madrilgo Ferraz kalean duen egoitza nagusian egindako adierazpenetan, Sanchezek iragarri du astelehen honetan alderdi guztiei deituko diela, bizikidetza errespetatzen ez dutenak eta "gorrotoa ereiten dutenak" salbu. "Hirugarrenez urtebetean irabazi ditugu hauteskundeak", nabarmendu du buruzagi sozialistak.

PSOEren egoitzaren aurrean, 200 jarraitzaile inguru bildu dira, eta "Orain bai, baina ezkerrarekin" oihukatu dute. Apirileko hauteskundeen ostean, "Riverarekin, ez" esan zuten oihuka; oraingoan, berriz, "Iglesiasekin, bai" mezua zuen pankarta bat erakutsi du militante batek.

Euskadin izandako babesa nabarmendu du Mendiak

Bestalde, Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak azpimarratu duenez, PSOEk igandeko hauteskundeetan lortutako garaipena Euskadin izandako “bultzadari esker" izan da. Mendiaren iritziz, sozialistek haien "sendotasuna" erakutsi dute apirileko emaitza berak lortuta, nahiz eta "parte-hartze txikiagoa” izan.

Ildo horretatik, "Pedro Sanchez buru izango duen gobernu bat posible egin" behar dela eta "ezberdinen arteko akordioa elkarbizitzarako gure proposamena finkatzeko aliatu onena" izango dela berretsi du.

"Ultraeskuina indartsu agertu da gaur Kongresuan, baina demokratoi dagokigu erne egotea. Munstroa isolatzea dagokigu, batzuek arduragabekeria izugarriarekin elikatu dutena. PSOE, noski, bide horretan egongo da ", adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PSOE Hauteskunde orokorrak Espainiako Gobernua Espainia Pedro Sánchez Hautagaiak Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak