Hauteskunde Orokorrak -

U23 hauteskundeak

Lander Martinez Podemos Euskadiko idazkari nagusi ohia izango da Sumar Mugimenduko Bizkaiko zerrendaburua

Halaber, EITB Mediak jakin ahal izan duenez, Roberto Uriarte ez da Sumar Mugimenduko Arabako zerrendaburua izango.

Lander Martinez, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB Media
Lander Martinez, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB Media
Lander Martinez, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB Media

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lander Martinez EAEko Podemoseko idazkari nagusi ohia izango da Sumar Mugimenduko Bizkaiko hauteskunde orokorretako zerrendaburua, alderdiko iturriek jakitera eman dutenez.

Martinez Sumarreko kolaboratzaile nagusietako bat izan da hilabete hauetan, eta koalizio aurrerakoiaren hautagaitzan sartu da, Yolanda Diaz bigarren presidenteorde eta Gobernuko presidentegaiak bultzatutako alderdiaren kuotari dagozkion postuetako batean.

Hala, Sumarren zerrendetako irteera postuetan oraindik argutzeke zegoen beste izen bat ezagutu da, Hauteskunde Batzordearen aurrean U23rako hautagaitzen erregistro ofiziala falta baita, eta horren epea astelehen honetan amaituko da.

Gipuzkoaren kasuan, Pilar Garrido Podemos Euskadiko koordinatzaile nagusia izango da Sumarren zerrendaburua, eta Arabari dagokionez, EITBk jakin ahal izan du Roberto Uriarte utzi egingo duela politika, eta ez dela ezkerreko koalizioko zerrendetan joango. EHUn duen irakasle postura itzuliko da. Bihar jakinaraziko du Elkarrekin Podemosek Arabako hautagaia nor izango den.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Zer gertatu da Bizkaian? EAE albisteak Hauteskunde orokorrak Espainian Espainiako Gobernua albisteak Espainia Hautagaiak gaur Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Podemos albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Hauteskundeak gaur Yolanda Diaz gaur Sumar alderdia albisteak Lander Martinez Hierro