AEB-ko HAUTESKUNDEAK -

PROFILA

Michelle Obama, giltzarria

Michelle Obama (48 urte) abokatua da, eta bi alaba ditu. Oraingoz, AEBetako lehen damak aurrea hartu dio Ann Romneyri, bere lehiakideari, Obama estatubatuarrentzat pertsona ezagun eta atsegina baita.

Michelle Obama hauteskunde-kanpainaren ekitaldi batean. Argazkia: EFE
Michelle Obama hauteskunde-kanpainaren ekitaldi batean. Argazkia: EFE
Michelle Obama hauteskunde-kanpainaren ekitaldi batean. Argazkia: EFE

N.GONZALEZ

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Michelle Obama AEBetako lehen dama inoiz erronka garrantzitsu hori bete duen lehenengo emakume afroamerikarra da. AEBetako lehen damak arazo sozial handi baten kontra borrokatu ohi dira, eta, lau urte hauetan, Michelle Obamak haur-obesitateari aurre egiteko neurriak proposatu ditu. Gainera, gerra beteranoen familiei laguntzeko zenbait proposamen ere bultzatu ditu. Bide horretan, AEBetako umeen elikadura hobetzeko paktu bat proposatu du, nazio-mailan, eta Afganistanetik eta Iraketik itzultzen diren soldaduen egoera hobetzeko zenbait iniziatibaren alde egin du.

Michelle LaVaughn Robinson 1964an jaio zen, Illinoisen. Princeton eta Harvardeko Unibertsitatetan Zuzenbidea ikasi zuen. Gero, Chicagoko abokatu-bulego batean aritu zen, eta, bertan, Barack Obama senarra ezagutu zuen.

"Feminista", "liberal" eta gisa horretako etiketak saihestu nahi dituen arren, Michelle Obamak izaera indartsua duela erakutsi du lau urte hauetan. Gizon-emakumeek gizartean betetzen duten paperaren inguruan egindako adierazpenek ikuspegi aurrerakoia duela erakutsi dute.

"2012 Women for Obama" hauteskunde-kanpainarako dirua biltzeko ekitaldian, emakumeek gaur egun gizartean betetzen duten paper garrantzitsua azpimarratu zuen: "Beti esaten dudan bezala, Barackek beti dioen bezala, horrela egiten dira gizarte aldaketak. Gu bezalako emakumeei esker da posible aldaketa. Badakigu zer dagoen jokoan: gure osasuna, gure segurtasun ekonomikoa eta gure oinarrizko eskubideak".

Eztabaidan sartzeko egin dituen saiakerek ez diote Michelle Obamaren irudi publikoari kalterik egin. Izan ere, 1980tik hona jendearen oniritzi zabalena izan duen lehen dama da. Estatubatuarren % 68k Michelle Obamaren inguruan iritzi positiboa dutela baieztatu dute; Hilary Clintonen eta Barack Obamaren maila gainditzen du horrek.

Michelle Obamak "kanpainan ondo pasatzeko" gomendatu dio bere lehiakideari. "Prozesuari atarramendua ateratzen ikasi dut", baieztatu du lehen damak, eta "jendeari arraroa iruditzen zaio kanpaina-prozesua gustuko dudala esatea", esan du. "Maite dut. Gustuko dut jendea, baita herrialde hau ere; kanpaina horretaz jabetzeko prozesu ezin hobea da" gaineratu du Michellek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea