AEB-ko Hauteskundeak -

Hauteskunde kanpaina

Kataluniar gazte bat, Obamaren kanpainaren ezusteko protagonista

Barack Obamaren alde botoa ematera animatzen duten txapa batzuetan ageri da gaztearen irudia. Berak ez zuen horren berri.

Sergiren irudia ageri den txapa. Argazkia: Scott Lamb/Buzzfeed
Sergiren irudia ageri den txapa. Argazkia: Scott Lamb/Buzzfeed
Sergiren irudia ageri den txapa. Argazkia: Scott Lamb/Buzzfeed

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gazte katalan bat AEBetako Presidentetzarako hauteskunde kanpainaren ezusteko protagonista bihurtu da.

Sergi Labori da, 23 urte ditu eta, nahi gabe, bere irudia Barack Obamak berriro presidentetza lortzeko kanpainaren merchandising-aren parte da; gazteen botoa lortzeko erabilitako txapena, hain zuzen ere.

"Broma zela pentsatu nuen, baina ez. Argazkiak ikusi nituen, jendeak horiei buruz hitz egiten zuen, eta egia zela ikusi nuen", esan du gazteak.

Dirua behar zuenez, lagun batek argazki batzuk egin zizkion Sergiri. Gero, horiek Interneten, publizitate kanpainetan, erabili ahal izateko helburuarekin saldu zituen. Kataluniako gazteari neska batek esan zion bere aurpegia kanpaina demokrataren merchandising-ean agertzen zela, sare sozialen bitartez. Txapan, Sergi ageri da "Hipsters for Obama 2012" leloarekin batera. Hipster kontzeptua kultura bohemio, moderno eta alternatiboarekin lotuta dago.

Bere abokatuaren esku utzi du gaia gazteak: "Ez dakit webgune batean agertzen den irudi bat edozertarako erabili daitekeen ala ez. Zure irudia arropa marka baterako ala kanpaina politiko baterako erabiltzea ez da gauza bera".

Dudarik gabe, paradoxikoa da: berak ezin du hauteskundeetan botoa eman, baina besteak hori egitera animatzen ditu Sergiren irudiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea