AEB-ko HAUTESKUNDEAK -
Hauteskunde eztabaida
Romney: 'Ez dut Espainiaren bidea jarraitu nahi'
Hautagai errepublikanoak berriz ere eranili du Espainia Obamaren aurka egiteko.
Erredakzioa
Mitt Romney AEBetako Alderdi Errepublikanoaren presidentegaiak Espainia jarri du, berriz ere, kudeaketa txarren adibide gisa, Barack Obama presidente eta hautagai demokrataren aurka egiteko. Hain zuzen ere, Espainiaren "bidea" jarraitu nahi ez duela esan dio.
"Espainiak ekonomiaren % 42 bideratu du gobernuaren gastuetara. Guk (AEBek) ere % 42 ordaintzen dugu. Nik ez dut Espainiaren bidea jarraitu nahi, nik hazkundearen bidea jarraitu nahi dut, estatubatuarrak lanean jarrita. Horrela diru gehiago izango dugu, herritarrak lanean baitaude", esan du.
Romneyk lehen hauteskunde eztabaidan egin ditu adierazpenok, Denverko Univertsitatean.
Eztabaidan, Romneyk Espainia baino ez du aipatu, eta ez Europan defizit handiagoa duten beste hainbat herrialde.
Hauteskunde kanpainan, Romneyk hainbatetan erabili du Espainia Obamaren aurka egiteko.