AEB-ko Hauteskundeak -

New York, urpean

'Sandy' urakanaren argazkirik ikusgarrienak

Urakanak 38 hildako utzi ditu, eta milioika pertsona argindarrik gabe gelditu dira. AEBetako ekaitz tropikalaren ondorioak, iruditan.

Ondorio ikaragarriak eragin ditu 'Sandy'k New Yorken. Argazkia: eitb.com
Sandy | Ondorio ikaragarriak eragin ditu 'Sandy'k New Yorken.
Ondorio ikaragarriak eragin ditu 'Sandy'k New Yorken. Argazkia: eitb.com

eitb.com

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sandy urakanak (orain zikloia bilakatu da) AEBetako kostaldeko hainbat estatutan 38 hildako eragin ditu, CNN kateak egindako azken kontaketaren arabera. Halere, ez du baztertu biktima gehiago egotea.

Urakanak milioika pertsona argindarrik gabe utzi ditu Mainetik Iparraldeko Karolinara arte, eta 13.000 hegaldi bertan behera utzi dituzte Estatuko ekialdeko hainbat aireportutan. Gobernuetako jarduerak ere atzeratu egin dituzte.

Argindarrak astebete iraun dezake Manhattango hegoaldeko bizilagunengana iristeko, Sandygatik itzalaldi bat izan ostean, Con Edison New yorkeko konpainia elektrikoak jakitera eman duenez.

 

Argazki-galeria: 'Sandy' urakanaren argazkirik ikusgarrienak

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea