Mundua -

'Sandy' superekaitza

Obamak 'hondamendi eremu' izendatu du New York

Dagoeneko 38 pertsona hil dira. Zikloiaren inpaktua AEBetako ekonomian 15.500 milioi eurokoa izan daiteke, eta astebete behar izango da Manhattan hegoaldean argindarra berrezartzeko.

Bizilagun bat 'Sandy' urakanak utzitako kalteei begira dago. Argazkia: EFE
Uholdeak New Yorken. Argazkia: @drivertrainin2
Gutxienez, 38 lagun hil dira 'Sandy' urakanagatik

01:07

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Manhattan hegoaldeko auzoetan argindarra berrezartzeko astebete beharko da Con Edison New Yorkeko hornidura elektrikoaren, konpainiako bozeramaileak adierazi duenez.

Uneotan 2,4 milioi lagun daude energia elektrikorik gabe eta berrezartzeko astebete beharko dela aurreikusi dute.

Estatu Batuetan Sandi urakanagatik 38 pertsona hil dira zazpi estatutan, besteak beste, zortzi urteko haur bat hil da Pensilvanian, CNN kateak jakitea jakitera eman duenez. 18 kide New Yorken hil dira, "aurrekaririk gabeko inpaktuaren" ondorioz, adierazi du Michael Bloomberg hiriko alkateak.

Sandy, Kanadarantz bidean

Sandy urakanak (ekaitza bihurtu da) hainbat pertsona hil ditu eta kalte nabarmenak eragin ditu Estatu Batuetako kostan, orain, Kanadarantz doa.

Sandyren kalteak AEBetan, 15.500 milioi euro baino gehiago

Sandy zikloiaren inpaktua AEBetako ekonomian 20.000 milioi dolarrekoa izan daiteke (15.500 milioi euro) galdutako produkzioan, azpiegituratan egindako kalteetan eta kalte pertsonaletan, asteazken honetan adituek egindako kalkuluen arabera.

"Hondamendi imajinaezina", New Jerseyko kostan

Ekaitzak New Jerseyko kostan "hondamendi imajinaezina" eragin duela esan du Chris Christie estatuko gobernatzaileak.

Bizilagunen erreskateekin jarraitzen dute, eta, ondorioz, aterpetxe gehiago ireki behar izan dituzte, horien artean, Teterboro aireportuan jarri dutena.

Sandyk bi enpresa nuklearren alde bat itxi du

Entergy Nuclear eta PSEG Power energia nuklearraren bi enpresek (New Yorken daude) Sandy bertatik pasatu ostean fabrikaren zati bat itxi behar izan dutela jakinarazi dute.

Entergy Nuclear konpainiak Indian point central nuklearreko 3 unitatea itxi du, New Yorkeko iparraldetik 60 kilometrora, kanpoko arazo elektriko batengatik. Halere, ez du publikoarentzako arriskurik eragin.

Obamak 'hondamendi eremu' izendatu du New York

Barack Obama AEBetako presidenteak "hondamendi eremu" izendatu ditu 'Sandy' zikloiak New Yorken eta New Jerseyn, kalteak egindako lekuak.

Etxe Zuriak azaldu duenez, tokian tokiko agintariek Gobernu Federalaren baliabideak jaso ahalko dituzte hondamendiaren ondorioei aurre egiteko eta kaltedunei laguntzeko.

Sandyk 38 pertsona hil ditu AEBetan. Gainera, sei milioitik gora pertsona argindarrik gabe geratu dira, eta 13.000 hegaldi bertan behera utzi dituzte.

Zikloia Pensilvaniatik mugitzen ari da, eta baliteke asteazkenean Kanadarako bidea hartzea.

Oraingoz, ur maila jaisten ari da New Yorken, eta, ondorioz, egoera baretu egin da. Dena dela, 100 km/h arteko haizeteak daude oraindik, Sandy oraindik ere gertu dagoen erakusle.

Zikloiak, gainera, ia erabat geldiarazi du Barack Obamaren eta Mitt Romneyren hauteskunde kanpaina.

Hauteskundeak hurrengo asteartean egingo dituzte, baina milioika pertsonak dagoeneko eman dute posta bidezko botoa.

Burtsa kotizazioak berrabiatzeko plana prestatzen ari da

Azkenik, New Yorkeko burtsa asteazken honetan kotizazioak berrabiatzeko plana prestatzen ari da, izan ere, bi egunez itxita egon da Sandy ekaitza dela eta, Manhattan hegoaldeko egoitzan kalterik eragin ez duen arren.

Andre Cuomo New Yorkeko gobernadoreak esan duenez, Wall Streetek eta JFK aireportuak asteazken honetan ireki dezakete, Sandy urakana Estatu Batuetako kostatik pasatu ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea