Kataluniako Hauteskundeak 2024 -

Katalunia

Masek kargu-hartzearen aurretik lortu nahi du akordioa ERCrekin

"Akordioa lortu arte, behar den beste negoziatzea da ERCren konpromisoa da", azpimarratu du Oriol Junqueras ERCko buruak.

Artur Mas, Generalitateko jarduneko presidentea. Argazkia: EFE
Artur Mas, Generalitateko jarduneko presidentea. Argazkia: EFE
Artur Mas, Generalitateko jarduneko presidentea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Artur Mas CiUko presidetea ERCrekin akordioa kargu-hartzearen aurretik lortzearen alde agertu da eta Parlamentuaren eratzea eta inbestidura ekitaldiaren artean 10 egun baliodunen epea dagoela azpimarratu du.

Masek eta Oriol Pujol ERCko liderrak ezin izan zuten akordiorik lortu ostiralean egindako bileran, baina negoziatzen jarraitzeko asmoa agertu zuten.

10 egun baliodunen epea amaiera arte agortzen badute, Artur Masen inbestidura ez litzateke datorren astean izango, urtarrileko lehen egunetan baizik.

Junquerasek konpromisoa nahi du

Katalunian gobernatzeko CiUrekin akordioa lortzeko "atzerapenik gabeko" autodeterminazio-kontsulta eskatu du Oriol Junqueras ERCko buruak. Hala ere, kontsulta Artur Masen alderdiaren babesarik gabe posiblea izango ez dela ohartarazi du.

"Kontsulta egiteko gehiengoa lortu duen alderdiaren babesa behar dugu", azaldu du Junquerasek, "CiU gabe ez da posiblea izango erreferenduma deitzea. Gure betebeharra da CiU konbentzitzea, eta atzerapenik gabe egin behar dugu".

Ituna lotzeko ostiral honetan Masekin izandako bilerak porrot egin bazuen ere, "ERCren konpromisoa da behar den beste negoziatzea akordioa lortu arte".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea