Kataluniako Hauteskundeak 2024 -

Katalunia

Gobernuak Generalitatearen legez kanpoko ekintzen aurka egingo du

Soraya Saenz de Santamaria, Espaniako Gobernuko presidenteordeak, Erregeak Artur Masekin izan duen batzarrari buruz hitz egin du, eta "Espainian gauzak nola diren gogoratu diola", nabarmendu du.

Soraya Saenz de Santamaria, Gobernuko presidenteordea. Argazkia: EFE
Soraya Saenz de Santamaria. Argazkia: EFE
Soraya Saenz de Santamaria, Gobernuko presidenteordea. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordeak argi utzi nahi izan du Gobernuak Generalitateak egiten dituen legez kanpoko ekintza guztien aurka egingo duela, eta Konstituzioa errespetatzen ez duen edozeinen jarrera aztertuko eta salatuko duela.

Erregeak Artur Masekin izan duen batzarrari buruz ere hitz egin du Saenz de Santamariak: "Erregeak guztiei gogorarazten die Espainian gauzak nola diren".

Bestalde, Mariano Rajoyk "Kataluniaren independentzia ez da emango" esan zuen, eta Gobernuko presidenteordeak "Rajoy zehatza eta zuzena" izan zela adierazi du. Saenz de Santamariaren ustez, "Kataluniako Parlamentuak izan dituen jarrera guztiak Konstituzioaren aurkakoak izan dira". Konstituzionalak subiranotasunaren dekalarzioaren aurkako errekustsoaren aurrean hartutako erabakia ere aipatu du: "Hemen Espainia da subiranoa den bakarra. Gobernuak erreferendumak aurrera ez egitea lortu zuen".

Kataluniako zerrenda bakarraren inguruan, alderdi bakoitzak hauteskundeetara nola aurkeztu erabakitzen duela dio Saenz de Santamariak eta "Gobernuari ez dagokio gai horien gainean erabakitzea", aipatu du Gobernuko presidenteordeak.

Azkenik, "mundu guztiak Konstituzioa eta legeak betetzea" eskatu du Soraya Saenz de Santamariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Kataluniako hauteskundeak